JESUS MARI ZUBIKARAI BADIOLA “JHISA” gogoratzen 41 urte eta gero!

JHISA 1980ko otsaillan 2 xan (on dala 41urte) hildde agertu zan mendiko bide bazter baten bederatzi tiroaz (lau burun eta bost gorputzin). 22urte besteik ez eukan.

Militante ezkertiar eta abertzali. EIAko kide, eta herrixaz konprometiute.

Batallon Vasco Españolek hartu ban beran gain herixotza hau, eta egun bardiñin, Yolanda Gonzalez gazte komunista Deustutarra Madrilen hil ben hiltzaile bardiñak.

Urte bete berandua (1981) beran hurrekuk liburu bat ata ben Jhisan bixipenak kontaten eta guk lerro honek berreskuratu douz bertatik (erderaz jasotakuk):

“No podemos dar vuelta atras al discurrir de la historia pero lo que si debemos es trabajar para que el asesinato de JHISA no quede impune. Sabemos que las fuerzas del orden publico del estado, no hacen nada para aclarar los hechos en estos casos, demostrando asi su negligencia para ciertos asuntos. Todo ello nos tiene que motivar para que sea el propio pueblo quien investigue aclare y castigue a los culpables. Esta aportacion a la labor esclarecedora de los hechos es el mejor homenaje que le podemos hacer a JHISA, quien siempre permanecera vivo ante las personas que tuvimos la fortuna de conocerle”

Ondarruko Ezker Abertzalik omenaldi modun plaka hau ipini dau Jhisa bixi ixan zan etxe azpixan (Guzur etxin ondun). Beran inguruko eskuorri hau be ata da:

TURRUNIN urtero gogoratzen dou Jhisan erahilketi eta artxibuk arakatzen eta osotzen jarraitzen dou. Aurten argazki honek berreskuratu douz (enterro egunekuk).