Alamedako PENTSIONISTAK jo ta ke!

Egueldixe lagun euki dabe gaur herriko PENTSIONISTAK. Alamedan batu diz betiko lez pankarta atzin ta antolakuntzatik esan doskun latxeik gaur 169 pertsona batu diz bertan. 20 minutuko geldialdixe einaz eta kanta ta gero amatxu dabe gaurko ekimena. Datorren astin ez dizela batuko be argitxu dabe (merezitxako atsedena) bañe aste bi barru be bertan batzeko deixe eindabe. JO TA KE LORTU ARTE! esanaz amatxu dabe ekitaldixe.

RADIXU irratixak 31 urte handi beteten dotxu, ZOIXONAK!

31. urti beteten dau RADIXU irratixak eta hori ospatzeko 48 ordu zuzenin eongo diz ongoxe asteburun. Egitarau zabal bat lotu dabe, azpixan dakazue egun eta ordutegixak. Baixakun 22:00etan hasi eta domeka 22:00ak arte, etenik baik RADIXU irratiatik zuzen zuzenin. Lengo eta gaurko irratsaiuk hartuko dabe parte eta nobedade morun, Markinako EUP! Irrati libreko launak be etorriko di!!!

*Guk gure aldetik asteburo horrei geure ekarpena engotzau, Zapatu goxeko 9 etatik eguerdiko 12 xeta UXOLA irratsaiu eingo dou. Hasteko, zuzenin elkarrizketatukou herriko alkati eta alkateordi eta eurak kontakozku udaleko barrixak. 11 ak aldin AURRERA K.E. eta AURRERA M.T. lehendakaxai, MIKEL SANTISO eta FEDE ARANTZAMENDIai zuzeneko elkarrizketak eingotzau. Entzuti merezi dabelako, ipini RADIXU irratia 105.5 FM edo radixu.info

KORRIKA ONDARRUN!

Gaur bai, gaur illuntzin aringaingan eingou Ondarrutarrok! Gabeko 10 etatik aurrea, bolanderak, megafonixik… esangozku hurreatzen dule EUSKERIn aldeko Korrikaldixe. Ziur gaz, kalik korrikalariz gañezka ikusiko douela herrixan, apostoik?

Bixar KORRIKA Ondarrun!

Zain geuazen egune ixango da bixarku, KORRIKA allako da herrire (gabeko 10:30 aldea). Aringaingan eiñaz EUSKERAZ BIXI!

KORRIKA pasaten dan egunin (Apirilak 7), egunai jugu atateko, herriko gazte mugimenduk berdel jana antolatu dau illuntzeko 8:30 tatik aurrea gero bertatik danak batea juteko euran kilometro hasiera ( XERLO pelukexa aurrea)

Apirilak 10 (domeki) BOST TEILATU aurkezpen solasaldixe RAUL BARRERASeaz!

BOST TEILATU filme ikusteko aukeri eukikou Apirilak 10 in Kofrai Zaharreko 2. pisun arratsaldeko 6 retan. Udalbiltzan “Geuretik Sortuak” proiektun parte hartu dau Ondarruko Udalak eta bide horretatik dator herrire zuzendari ezbardiñak eindako BOST TEILATU filme.

Sarrerak doakuk ixango diz 15 urtetik gorakuntzako, horretako Turismo bulegun jaso ahal ixango diz apirilak 7 arte, aforu bete arte. Gehienez 2 gonbidapen jaso ahalko diz pertsonako.

3 egun barru KORRIKA Ondarrun!

Gaurko egune kontutan hartute 3 egun geatzen diz KORRIKAn etxeko (gogoratu Apirilak 7 gabaz pasako dala) beroketak etxen hasi, petuk KORRIKA dendan erosi eta aringaingan etxeko prest!

Atzo arratsaldin zozketatu zin KORRIKAn parte hartuko daben herriko taldik euren kilometruk nun egin bihir daben (edonun eindde be pozteku ixaten da). Guri dagokigunez (Ondarruko Ezker Abertzali), Kamiñazpiko sarreran toka gasku aurten aringaingan etxi eta lekukun eramallik Katalan bat eta Aragones bat ixango diz. Eskertzeku de kanpotik gure herrire etorri eta gure ohitxurak eta HIZKUNTZI eureganatzi.

2022 ko UDALEKU IBILTARIXAK!

Mezu hau zabaltzeko eskatuzku UDALEKU IBILTARIXETAKO arduradunak:

Aurtengo Udaleku Ibiltarixan aurkezpena eongo da gurasuntzako Apirilak 6, eguaztena Kofrai Zaharrin. Bi aurkezpen eongo diz, alde batetik, txikixan (2008-2011 urte bitxartekuk) udalekun aurkezpena arratsaldeko 18:00 tan. Bestetik, nausixan (2005-2007 urte bitxartekuk) aurkezpena arratsaldeko 19:00 tan ixango da. Informaziñoi gexa azpixan agertzen dizen telefono zenbakixetan edota posta elektronikun.