Apirilak 27 (eguaztena) AZKEN MOHIKANOA irratsaiu RADIXU IRRATIXAN 105.5 fm!

Gaur 85 URTE beteten di GERNIKA bonbardeabenetik.

Bixar, gabeko 10etatik aurrea, RADIXU IRRATIAko AZKEN MOHIKANOAK irratsaixun:

Hauxe eskeiniko dabe:

– Mikel Laboan “Gernika, Lekeitio 4” kantin hiru moldaketa desberdiñak.

– Prentsako zutabin irakurketi (Amaia Uribe, Angel Erro, Goizalde Landabaso),

– “La muerte en Guernica” (Paul Preston/José Pablo Garcia) komikixan zatixan irakurketi.

– Musikiaz lagundute; Joseba Tapia, Robert Fripp/Braian Eno, Esplendor Geometrico, Iñaki Salvador, Fermin Valencia, Gransan.

Entzuteko; 105.5 FM edo radixu.info

Alamedako PENTSIONISTAK Aurrera!

Ganorazko PENTSIÑOIK eskatzeko kalea urten dabe osteabe gure herrixan. Egueldixe lagun euki dabe gaur eguerdixan Alamedako PENTSIONISTAK eta pankarta atzin ikusi douz euran berbi beteten. Gaur 148 herrittar batu diz, alkati eta bi zinegotzi tartin, kanta paperak eskutan, abestu eta datorren astelehenin be han eongo dizela esaten amatxu dabe gaurko ekimena. Jo ta Ke, LORTU ARTE!

ABERRI EGUNE ospatu dou!

Ondarrun ABERRI EGUNE beti ixan da egun berezixe, herriko balkoiai beatzi baño ez da. Gaur herriko ta inguruko jantokixak gañezka egon diz egun hau zelebratu nahixan. Ospatu eta aldarrikatu etxen dou, HERRI ASKE BAT nahi douela ixan.

IRUÑAn be Ondarrutar asko egon gaz gaur ABERRI EGUNE ospatzen. Batzuk lendik ebizen ingurutan atseden egunak hartute, beste batzuk gaur bertan autobusez edo kotxez jun dizenak, herriko gaztik be Elizondo aldetik hurreatu diz berta mendi martxi ospatute gero.

Apirilak 17 (domeki) ABERRI EGUNE danok IRUÑA!

Bi urte ta gero alkarreaz ABERRI EGUNE ospatzeko aukeri eukikou ongoxe domekan IRUÑAn. Aurtengo lelu, EUSKAL ERREPUBLIKA, BAKEA-BURUJABETZA- DEMOKRAZIA. Bertan, aspaldiko lagunak ikusi eta geure aldarrikapenak aireratzeko egune ixangou. Askorek aste santuko opor egunak hartu eta inguruko mendi eta herrixak ezautzen ibiliko gaz, beste batzuk ordez herrixan egon beharra eukiko dabe bañe seguru gaz domekan bide bardiñe hartu eta IRUÑA hurreatuko gazela. Herrittik duzenantzako autobuse antolatu de eta KULIXKA eta ANAITASUNA tabernetan emon biko dabe ixena lelengotik. Autobusak Zaldupetik urtengo dau goxeko 9:30 tan.

Egitarau zabala antolatu dabe IRUÑAn, beatu azpixan.