Gaurko egunez, on dala 47 urte erail ben Koldo Arriola

1975. urteko Maxatzan 23tik 24re bitxarteko goxaldin institutuko ikasle talde bat kurtso bukaerako afatxatik 34re ixuzela, Guardia Zibilan koartel paretik pasaten zin bitxartin, Guardia Zibil batek Koldo Arriolai koartelea sartzeko aginddu emotzan. Koartel madarikatu horreta sartu eta segundu gitxire entzun zan 19 urteaz Koldoi bixitxi kendutzan tirun soinu. Plastikozko poltsa baten sartu eta zamarran kamioin altza eben Koldo kanposanture. Familixiai ixe argirik esan ez eta handik ordu batzuta lortuben euran semin gorputze etxea eruti…

Etsipen handiko egunak ixan zile esaten dabe testigantzak. Hileti herri guzti txakurrak hartute euala burutu zan, protesta bat edo beste ein zan, Guardia Zibilan kontrako pankarta batzuk be ipiniben herrixan… Futbol partiduk bertan bera laga, herriko denda eta tabernak zarratute egon zin… Orokorrin herri guztik sentiu ban tristura handiko egunak.

Koldon herixotzin ingurun 2010in argitaratutako liburu PDFin eskuragarri da ondorengo lotura honetan: Ondo lotutako hilketa baten istorio beltza bezain sakona .

Koldon lagun, irakasle, herritxarran… sasoi horretako testigantza eta dokumentoz da osatute Imanol Oruemazagak hainbat lagunen alkarlanaz batea argitaratutako lan hau.

Argia aldizkaxan efemeridin atalak gogorarazi dau gaur Koldon herixotzi. Bertan esaten dau Itoiz taldik Hilzori II kanti eskeini dotsanela euran ikaskidi zan koldoi.