Prest daz 2022 Udal Kirol Udalekuk, aurten be kirol eta ingurumen jardueraz osatute. LH1 etik eta LH4 arteko ikaslintzako. Ixena emoteko azkan egune, Maiatzaren 13e ixango da.

Prest daz 2022 Udal Kirol Udalekuk, aurten be kirol eta ingurumen jardueraz osatute. LH1 etik eta LH4 arteko ikaslintzako. Ixena emoteko azkan egune, Maiatzaren 13e ixango da.

Azpixan ikusiko dozuenak diz ongo asteburun AURRERA K.E.ko talde desbardiñak Zaldupe udal futbol zelaxan jokatuko dotxuen partidun egun eta ordutegixak. Aupa AURRERA tra ka tra!

Maiatzan tzir herriko frontoin Neskantzako esku pilota ikastaru antolatu dabe. Adin guztixentzako, debalde eta pilota desbardiñakin. Apuntaten zaz? Azpixan dakazu zelan emon bihir dozun ixena.

Atzo arratsaldin zabaldu zan albiste tamalgarrixe herrixan. Eraberritze lanetan ebilen langile bat hildde topaben Ondarrruko etxe baten.
2022an 22 langile hil diz euran lanpostutan Euskal Herrixan. Prekariedadi, segurtasun neurri falti, lan ordu luzik, presiñoi… ixaten diz mota honetako istripun arrazoi nausixenak. Lan istripun kontra eta lanetik etxea bixik nahi douela aila aldarrikatzeko kontzentraziñoi da deitxute, Eguaztenin 19:00etan alamedan.
🔴 35 urteko langili hilde topa dabe eraikin bateko eraberritze lanetan ebilela Ondarrun.
Geure babes eta elkartasunin zintzuena erakutsi nahi dotsau senide, lankide eta gertukuai.
22 langile erailak urti hasi zanetik! Nahiku re!
📌 Euaztenin, 19:00retan, KONTZENTRAZIÑOI Alamedan

Gexengo sindikalak deialdi bateratu hau eindau hilketi salatzeko:

Han eon diz gaur be, puntual, 12 xetan zabaldu dabe pankarti, PENTSIO DUIÑAN ALDE BORROKAN!. Gaur 162 lagun batu eidiz esazku antolatzalletako batek, asteko baloraziñoi ein eta datorren astin kanta grabaketi be eingo dabela baieztatuzku. Datorren astin egun eta ordu bardiñin han eongo dizela esanaz amatxu dabe.

Irakasli: Ixa Rodriguez, boxeolarixe. Egutegixe: Maiatzak 6, 13, 20, 27 (baixakuk) Ordutegixe: 18:00-19:30 Leku: Etxelila
Ikastaruai buruz: Boxeun buruzko mito ugari daz, halan da be, geroz eta emakume gehixauak praktikatzen dabe kirol hau. Boxeo ikastaro honetan, kirol honekin lehenengo kontaktu eginez, emakumik indartsuk gazela frogatuko dou eta gure buruai jarritako erronkai aurre egingo dotzau.
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun)

AITZOLek urtik etxetxu gaur (txoi txiki batek esazku 43 urte betetetxule). Zer dan gauzi, atzo TURRUNEko lagunan bixitxi euki ban eta opari lez, Antxoak pla-pla bazkaldute gero, Markiñako kokotik be jan eiban, hori bai bixitxako gai bakarra ONDARRU ixan zala be jakindou (burun ez ei dauke besteik). Guk hamendik muso handi bat eta belarriko tenkada handi bat bixaltzetzau. ALLAKO DA EGUNE! (Irlandarrak esaten daben latxeik). DANAK kalin ikusi arte JO TA KE!

Bixitxan eon zin lagunak mezu hau lagatzen espetxe kanpun.

Beste urte bat eta erreibindikaziñoi egune ixango dau aurten be Maiatzak 1 a. Bihargiñak gazen heiñin, gure lan baldintzak (soldatak, lan finkuk, osasun baldintzak,…) hobetu beharra aldarrikatzeko kalea urteti tokaten gasku, eta holan eingou. Urtik Maiatzak 1 asko dauke, ezta egun soil bat, kontserberak euki dabe aurten euran Maiatza 1, iez Tubacexekuk eurana euki ben, Artiach ekuk be euki dabe, bixar beste batzuai tokako gakue.
Gu, geure artxibuk arakatzen ibili gaz eta behian azaltzen dan argazkixe oso inddar handiku dala ereisten gasku, MARKEXAn ukabillak adierazten dau hori danoi. Urtik pasa diz, borrokak galdu eta irabazi etxen diz. Etxin geatute ezta lorpenik. Danok kalea! Guk, L.A.B. sindikatuk etxen daben deialdixaz (ALTXA! egin dezagun posible!) bat etxen dou. Maiatzak 1 in danok Bilboa!




Apirilan 29 txik Maiatzaren 8 re zabalik eongo da Udal erakusketa aretun KRESAL USAINA artelanan erakusketi. Beheko kartelin ikusiko dozue beran ordutegixe.

Honek diz asteburu honetan AURRERA ko talde desberdiñak jokatuko dotxuen partiduk Zaldupe udal futbol zelaxan. Horretaz gain, AURRERAko nausixak oso partidu garrantzitsu jokatuko dau Azkoitxin eta Sake Okerrako peñik autobuse antolatu dau berta juteko, danon artin babesa eskeintzeko. Aupa AURRERA TRA KA TRA!
