ARTELAN kultur elkartekuk mezu hau zabaltzeko eskatuzku, esan eta ein:
Herritxar matxiok:Urte bixin surik egin baik egon da gero, AURTEN BAI! Aurtengo ekainan 23ko gaberdixan urteroko Akelarri eingou: kalejiri Arrigorritxik hasi, ziboteko Plaiko Zubixe be estrena eingou eta sue Plazamusikan gero. Honeaz nahitsuau esan bertan parte hartzea gonbidata zazela. Erdi Aroko erropekin jantzitxe etorri (holan gañea iraileako oriata eukikozuez), eta ez badakazuez erropok, geuk lagakotsuauz. Gabeko 22:00etatik aurrea Arrigorri hondartzako Txiringitun egongo gaz janzten (orrazten, arpeixak zikintzen, tanborrak afinaten…). Anima eta etorri ume, gazte, atxitxe-aume, gurasuok, eta nahizuen lagun guztikin etorri, danon eskutan dalako gau majiko honetako giro berezixai eusti, dantzan, kantun eta erromeixan.
Bide batez, herriko ikastetxitako irakaslioi ikasturteko azken egunetan udako solstizixuai buruzko euskaldunon ohitxurak ikasliai kontati idea ona ixan laikela begitxantzen gasku giru berotzen juteko: sorgiñan upiñak, akerranak, gure mitologixako pertsonajik, konjuruk, ukenduk, bedarrak, garbitzen daben su barritzaili, paperin idatzitxako gauza txarrak suta botati…
Edo San Juan suetako ondarrutarron ohitxurak, egur eta traste zaharrak batzen suta botateko, “erdiko palu”, zeiñek tuntur handixa eiñ, endreruk auzun artin eta auzutako kantak… Bat eta bi…! Gorri-gorri, gorri, gorri zera zu…! Aumak eta atxitxak prest eukikozuez txikitxazko pasadizuk kontateko, seguru!Hamen Andoni Basterretxeak “Don Andoni”k idatzitxako bertso batzuk:
Astilleru ta Kantxope, Kamiñazpi, Kamiñalde, San Juan bezperan suak eitxeko ,beti prest gerade. Gabaz eta arratsalde, gazte eta ume talde, pozik gabiz gu oihu eginaz bakoitza bere alde (bis)
Azpitik zuhaitz adarrak, gainetik egur igarrak,abe ondoan pilloturikantresna za(ha)r ta abarrak. Gora Astilleruko larrak! Gora Kantxopeko garrak! Umeak pozik, gazteak alai,zoraturik zaharrak (bis)
Mile-mile esker eta Plazamusikan ikusiko gaz! PA!Artelan kultur elkartea.
