
Udalak mezu hau zabaldu dau 2022 ANTXOA egunai buruz:

Pandemixi zala ta bi urtez Antxoa Egune kalin ezin ospatute egon ostin, maiatzan 21in osteabe hartuko dau Alde Zaharra herrixan hain berezixe dan festak. Ondarroako Udalak, herriko beste elkarte batzuekin batea egun guztiko egitaraua antolatu dau. Aurtengu hogeitabatgarrena ixango da.

Aurtengo Zilarrezko Antxoa eguerdiko 14:00xetan emongo da Alde Zaharrin. Horrekin batea, 2020an Zilarrezko Antxoa irabazi ben bañe pandemixi zala ta jaso ezin ixan ben Artibai egoitzako langilliai be emongo dotze eurai dagokien sarixe.
Ondarroako Udalak eskerrak emon nahi dotze jai hau antolatzen lagundu dotzen boluntaixo eta herriko elkarte guztiai, euran laguntza baik ezinezku litzakelako Antxoa Egune ezagutzen douen moduko jai herrikoia ixati.
