Gaurko egune kontutan hartute 4 egun geatzen diz KORRIKAn etxeko (gogoratu Aprilak 7 gabaz pasako dala), beroketak etxen hasi, petuk KORRIKA dendan erosi eta aringaingan etxeko prest!
Pasa dan asteburun munduko leku askotan ospatu dabe KORRIKA, guk dakiauenez Japonen, Estatu Batutan, Bartzelonan, Valentzian….
Bartzelonako irudixak diz azpikuk eta zelan ez, bertan bixi dizen Ondarrutarrak be parte hartu dabe
Beste irudi hau Valentziku de ta bertan be Ondarrutarrak parte hartu dabe
Aurtengo BOGA martxi apirilan 24 an eingo da eta antolakuntzi beti lez Zubi-Zahar herri ikastolik eta AURRERA mendi taldin eskutik ixango da. Aldaketa bateaz dator aurtengo BOGA martxi, ezta eongo ibilbide luzeik ohitxute gazen latxeik, beraz badakixue edo ibilbide txikixe (11 kilometroku) edo ibilbide motza (22,5 kilometroku). Ixenak emoteko: boga.aurreramt.org edo martxi hasi baño ordubete lenaua.
Gaurko egune kontutan hartute 5 egun geatzen diz KORRIKAn etxeko (gogoratu Aprilak 7 gabaz pasako dala) beroketak etxen hasi, petuk KORRIKA dendan erosi eta aringaingan etxeko prest!
Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila
Matrikuli: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun
Ikastaruai buruz: Ondarruko herrixan histoixi emakumin ahotsetik eta bizipenetik kontatuko dan espazixu eskainiko da. Argazki zaharrakin Ondarruko memoixi errekuperatuko da emakumin ikuspegitik. Argazkixak eta irudixak landuko diz, komunikazio tresna gisa, oroitzapen eta gertakari sozial eta pertsonalak azaleratzeko eta danan ondari ixateko. Argazki eta irudxakin collage, muntaia, sormen lanketi eingo da murala ixango danan eredugarri.
Gaurko egune kontutan hartute 6 egun geatzen diz KORRIKAn etxeko (gogoratu Aprilak 7 gabaz pasako dala), hasi beroketakin, petuk KORRIKA dendan erosi eta aringaingan etxeko prest!
Atzera kontaketi hasi de, gogoratu 7 egun barru herrixan egongo dala!
Atzo arratsaldin hasi zan 22. KORRIKA Amurrixon. Ondarrun bittartin prestaketak aurrea duz. Astelehen arratsaldin zozketatuko diz herriko kilometruk (KORRIKA dendan) nun eta ze taldek hartuko daben lekuku. AURRERAko fuolistak bat eindabe ekimenaz.
Ondarruko ERNAIk gazte abertzale erakundik zapatun Gaztetxin eiban aurkezpeneko argazkixak eta idatzi labur bat bixalduzku.
Esker berezixak emon nahi dotzuau eszenaxo gañin giro ezin hobi ipintxen egon zin musika taldiai, DOE, ERRIETAN eta dj FRESA MORANGOi. Ederra ixan zan!
Eskerrik asko be bai, bertaratu ziñeten guztixoi, gaba mundiala pasa gendun! Eta zelan ez, esko bat botaten egon zinen lagunai guztiai.
Ez ahaztu, apirilan 14tik 17re gazte martxi eingo douela Zugarramurditxik Elizondoa! Autobusak antolatu douz, apuntateko: Kulixka, Sokoa edo Anaitan. Online (bio) bidez ixena emoteko aukeri be bada.
Beste astelehen bat eta han eon diz Ondarruko PENTSIONISTAK pankarta atzin. Gaurko konzentran 164 lagun egon diz eta bertan albiste desbardiñak komenta dotxue, alde batetik ekaineako bizikleta martxa bat eingo dala Euskal Herrixan tzir,bestetik firma bilketa bat zabaldu dabela eta maxatzearte luzatuko dala. Bertan zera eskatzen da: Pentsioen erosteko ahalmenari eustea, Pentsio publiko duin eta bidezkuk bermatzi…Datorren astelehenin be han batuko ei di, Jo ta Ke LORTU ARTE!