Saharar errepublikin aldarrikapenan 47. Urteurrena!

Gaur, Otsailak 27xe, 1976an Saharar Errepublika Arabiar Demokratiku aldarrikatu eben. Españolak Mendebaldeko Sahara bertan behera laga eta hurrengoko egunin aldarrikatu eben errepubliki Bir Lehlu herritxik radixo bidez. El Uali 28 urteko buruzagixe ixan zan SEAD aldarrikatu bana, handik denpora gitxire hil zan Mauritanian aurkako ekintza armatu baten. 

Gaur egun, herri sahararrak Marokoko estatuandik zapaldute jarraitzen dau. Herrixan beste zati handi batek exilixun, 47 urte baino gexaua Argeliko errefuxiatu kanpamentutan.

Egun hau dala eta Ondarruko Udalak saharar banderi ipini dau mastan. SAHARA ASKATU!

Herriko balkoi batzutan be ikusi diz gaur saharar ikurrak.

Alamedako PENTSIONISTAK 5 urteko borroki ospatzen!

Gaur bai etxin egoteko egune dala, hotza, elur malutak, haxi… ba horrei aurrea etxen batu diz beste behin, Alamedako PENTSIONISTAK eguerdiko 12 xetan, pankartin atzin. Gaur 125 lagun batu dizela esazku antolatzalletako batek, tartin 3 zinegotzi eta eskualdeko LABeko ordezkaixak. Giro hotzai aurre eiñaz 20 minutun egon diz bertan ta amatxu aurretik mokadutxo bat jateko aukeri euki dabe, borrokin 5. urteurrena ospatzeko. Etxetik erutxuez tortillak, frituk, txoixuk … edarixak … Bakotxak ahal dabena, bañe exitoik handixena saldik euki ei dau, euan hotzaz ederto sartzen ei zan salda bero beru. Datorren astelehenin be ordu te toki bardiñin batuko eidiz esanaz amatxu dabe. Jo Ta Ke LORTU ARTE!

Pentsionistak 5 urte darue kalin burrukan! Astelehenin kontzentraziñoi berezixe

5 urte pasa diz pentsionistak euran aldarrikapenak kalea ata eta modu antolatun burruka nekaezin hau hasibenetik. Astelehenetako alamedako kontzentraziñoik adibide garbixe diz. Astelehenetako mobilizaziñoikandik aparte, manifestaziñoik eta ekimen ezberdiñak be einddabe aldarrikapen nagusi bateaz: PENTSIÑOI PUBLIKO DUINAK! Gizarte segurantza propixuaz, IPC erreala erreferentzixa modun hartute eta gitxienez 1080€.

Astelehen honetan deialdixe berezixe ixango dala baieztatu dosku antolatzailik. 5 urte honetan einddako lorpenak osapatu eta burrukan jarraitzeko indarrak hartzeko, PINTXUK eta EDARI artin burutuko dabe mobilizaziñoi. Danona dan burruka honetan parte hartzeko deixe ein dotse herritxarrai.

TURRUN HOTSA 2023ko Ibilaldiko abestixe aurkeztu dabe!

Otsailak 22 (eguaztena) Beikozinin ein zan ekitaldixan aurkeztu ben Zubi Zahar Herri Ikastoli antolatzen dabilen 2023ko Ibilaldiko abestixe.

Herritxar ugariren parte hartziai esker eta Eñaut Elorrieta eta Aiora Renteria abeslarixan ahotsakin argitaratu dabe Ikastolan eta euskerin aldeko aurtengo ereserkixe bihurtuko dan abesti zoragarriXE!

Hauxe da Ikastolik saritan zabaldu daben mezu parte hartzaile guztiai esker ona emoten:

Badatorrela! Badatorrela! Badatorrela IbilaldiXE! AbestiXE eta Bideoklipe geuaz dakauz! Spotifyn entzungai 👂 eta Youtuben ikusgai 👁️! Esteka guztik kontun deskribapenin!
Esker berezixe @axular_arizmendi eta ekipuai hau abesti zoragarriXE sortzearren 🎉. @leire.bilbao.9 mile esker, letra hunkigarri hau herrixai oparitzearren! Ezta jausiko zubiXE! Eskerrik asko @aioraponce eta ekipu bixotzetik sortuzuen bideoklipe ikaragarriXE bihurtzearren. Eta eskerrak, bene benetan, Zubi Zahar Ikastolako partaide eta Ondarruko herrixai Ibilaldi guzti posible etxearren❤️. Demasak zaze!
xe #ibilaldixe #ibilaldia2023

Anartz Aranbarri Etxaniz sorterrire bueltatu de!

Anartz Aranbarri Etxaniz iheslari politiko ondarrutarra etxin da! Etxeratek esan dabenez, astelehenin aia zan Venezuelatik Madridea eta Auzitegi Nazionaletik pasa ostin libre laga ben epaiketin zain. Astin behin jun biko da epaitegire sinatzea.

Poz handiz hartzen dou Anartzen sorterrirako itzuleri! Etxeraten datun arabera, 5 deportatu eta 18 iheslari politiko daz Euskal Herriratu baik.

Hurrengo pausu falta dizen danak etxea ekarti! Horretan jarraitxuko dou…

Martxoak 11 (zapatu) ETXELILAk 10 urte ospakizun egitarau!

Etxelila zabaldu zanetik bost urte pasatu zile ospatu gendun 2019 xan, eta egun horretarako Etxelilai propixo eindako abesti bat be badakau on. Holaik diño letrik:

“Zor bat geneukan,

geure buruarekin zor bat:

Horma zaharrak hautsi

Eta libre izatea.”

Etxelilan sortu douen emakumion topaleku ezinbesteku ixan da zor hori kitatzeko bidin, feminismun bidin, aurrea etxeko. Horreatxik, 2013. urtetik hona alkarreaz egindako ibilbidiai aitortza etxeko aprobetxatu nahi dou 10. urteurrena.

Urte hauetan, bakotxa bere eran, Etxelilan parte ixan zazen guztioi urteurrena alkarreaz ospatzeko gonbidapena luzatu nahi dotzuau. Hamarkada honetan egindaku ospatzeko eta beste hainbeste etxeko indarrak batzeko hitzordu dakau martxoan 11an. Eta egitarau ederra prestatu dou horretako. Etorri!

*Etxelilan bazkalduko dou alkarreaz, bañe janarixe bakoitxak etxetik ekarri beharko dau konpartitzeko. Edarixak gure kontu!

Bazkaltzeko eta osteko bakarrizketako zenbat ixango gazen kalkulateko, otsailan 24a orduko apuntatzi eskatu nahi dotzuau; email honi erantzunez, telefonoz edo zuzenin bulegoa hurreatute.

Zuen zain egongo gaz