Osasunan Nazioarteko Egune de gaur, eta gaxo larrixak dauken hamazazpi euskal presun egoeri bistaratu dau SARE elkartik, «salbuespenezko» espetxe politikin eragiñe eta espetxitako gabezixak salatute. Gaur arratsaldin hainbat herrixetan egin dabe elkarretaratzik hau salatzeko, tartin ONDARRUn ikusten dozuen latxeik.
Urte guztiko baixakutan etxen douen PRESO ta IHESLAXAN aldeko enkarteladik atsedena hartuko dau ongo astin, ohitxuri dan lez baixaku santo egunin. Beste alde batetik, ordo aldaketiaz batea enkarteladin hasierako ordu aldatzen da, hamendik aurrea 8 retan urtengo dau Alde Zaharretik.
Gaur goxetik eon diz kalekutzeko eskillaretan ELKARTASUN zozketatko boletuk saltzen PRESUN eta IHESLAXAN aldeko lagunak. Gaurkun billots eder bat euken otzaran eta hau ixan da zenbaki irabazli. Zoixonak toka gakonai!
2021. urtin lau promoziñoi etxeko asmu dauke ETXERAT Elkartik, eta promoziñoi bakoitzeko 20.000 artelan salduko diz. Arte lanak Joxe Lacalle argazkilarixak eindako lanak diz. Lelengoko promoziñoin, udaberriku, “Aberri Eguna” argazkixe banatuko dabe. Udako promoziñoiku “Argikontra” ixeneko artelana banatuko da. Gero, udazkeneko argazkixe “Irati” titulupeku ixango da eta laugarren promoziñoku ” Presoen alde Bilbon” argazkixe banatuko dabe.
Itsasaurreko plazan batu gaz tropa ederra gaur eguerdixan PLAZAK BETE MOTXILAK HUSTU! pankarta atzin. Aurrera esan gendun latxeik 88 ume motxiladun daz gaur egun Euskal Herrixan tartin 3 Ondarrutar (MADDI, JARE eta AIURI). Euran gurasoetako bat ikustea juteko kartzela, motxilli hartu eta ehundaka kilometro etxea behartute daz. Gaurko aldarrikapenan helburuk honek ixan diz: Lelengu, Euskal Presuk Euskal Herrire ekarti, umiai errepidin ibiltxik suposa leiken arriskuk baztertzeko. Bigarrena, familixentzako moduluk sortzi Euskal Herriko espetxitan, alkarreaz bixitxeko eskubidi errespetatuz. Ta Hirugarrena, Presun grado progresiñoi martxan ipintxi umik kartzeletatik urteten dabenin gurasuk baimenak eukitxeko alkarreaz bixi ahal ixateko.
Beste alde batetik, gaur be mahaixak ipini diz herriko toki ezberdiñetan (Alde Zaharrin eta Itsasaurren) PRESUAI postalak bixaltzeko. Ekimen honek Martxoko asteburu guztixetan jarraipena eukiko dau.
Pasan zapatun eta domekan egon zin lez, ongo asteburun be mahaixak eongo diz ipinitxe Alde Zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan SARE elkartik antolatute. Zeinde helburu? ELKARTASUNE erakusti kartzeletan dazenai. Guk idatzitzau.
Itsasaurre plazan batuko gaz ongoxe zapatun eguerdiko ordu batetan beste herri askotan latxeik SARE plataformik deitxute, Motxiladun umik euran gurasukin ETXIN egon bihir dizela eskatukou bertan. Dato lez esan birdou, 88 ume dazela Euskal Herrixan euran gurasoren bat kartzelan daukenak eta tartin 3 ume Ondarrutar dazela. Gu han eongo gaz!
Gaur jakin douen bigarren albiste baten barri nahi dotzuau emon. Bixar goxin (Martxoak 13 zapatu), RADIXU irratixan (105,5 fm edo http://www.radixu.info) AITZOL zuzenin entzuteko aukeri eukikou. RADIXUn 30. urteurrena ospatzeko eingo dizen irratsaiun barrun, goxeko 9xak eta 9,30xak bittartin KONTSOME SOPA irratsaiun hartuko dau parte AITZOLek. Ez galdu berau entzuteko aukeri. Jo ta Ke DANAK ETXIN IKUSI ARTE!
Aspaldi zain geuazen albisti alla gasku gaur, ASIER BADIOLA LASARTE “INDIXU” Santoña ko kartzela hurreratuko dabela jakiñarazi dosku etxekuk. Gu horreaz ez gaz konformaten, bañe etxetik ordu bete ta erdi re (130 kilometroa) dala jakitxi pozten gatxu. Kosto ekonomiku, bidin gerta leikezen istripuk.. kontutan hartzen badou, albiste pozgarri lez hartzen dou. Halan da be…. ETXIN IKUSI ARTE kalin jarraitxukou. PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA!
Ondarrutik kartzeleta ELKARTASUNE! Ondarruko SARE tik ekimen barri bateaz gatoz. Ondarrutik euskal preso politiko guztiai elkartasun postalak bixalduko dotsau.
Zelan?🤷🏻 Datozen astitan, Alde zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan egongo diz mahaixak. Bertan postalak egongo diz zeuk nahi dozun mezu idazteko. Gero geu arduratuko gaz presuai kartzela bixaltzen.
Noix?📆🕔 Martxuko asteburu eguerdixetan.
Zetako?🤔 Presuai Ondarrutik elkartasune adierazteko. Kartzelako egunerokotasune gogorra bada, pandemixa egoeran gehixa gogortu de. Bixitxa baik, osasun egoera eskasakin… Honen aurrin elkartasune biderkatu bir dou!!! ↗️❤️↙️
DANAK ETXEA EKARRI ARTE bidi ixango gaz! ↗️↗️↗️↗️↗️↗️↗️