Itsasaurreko plazan batu gaz tropa ederra gaur eguerdixan PLAZAK BETE MOTXILAK HUSTU! pankarta atzin. Aurrera esan gendun latxeik 88 ume motxiladun daz gaur egun Euskal Herrixan tartin 3 Ondarrutar (MADDI, JARE eta AIURI). Euran gurasoetako bat ikustea juteko kartzela, motxilli hartu eta ehundaka kilometro etxea behartute daz. Gaurko aldarrikapenan helburuk honek ixan diz: Lelengu, Euskal Presuk Euskal Herrire ekarti, umiai errepidin ibiltxik suposa leiken arriskuk baztertzeko. Bigarrena, familixentzako moduluk sortzi Euskal Herriko espetxitan, alkarreaz bixitxeko eskubidi errespetatuz. Ta Hirugarrena, Presun grado progresiñoi martxan ipintxi umik kartzeletatik urteten dabenin gurasuk baimenak eukitxeko alkarreaz bixi ahal ixateko.


Beste alde batetik, gaur be mahaixak ipini diz herriko toki ezberdiñetan (Alde Zaharrin eta Itsasaurren) PRESUAI postalak bixaltzeko. Ekimen honek Martxoko asteburu guztixetan jarraipena eukiko dau.

