Pasan zapatun eta domekan egon zin lez, ongo asteburun be mahaixak eongo diz ipinitxe Alde Zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan SARE elkartik antolatute. Zeinde helburu? ELKARTASUNE erakusti kartzeletan dazenai. Guk idatzitzau.




Pasan zapatun eta domekan egon zin lez, ongo asteburun be mahaixak eongo diz ipinitxe Alde Zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan SARE elkartik antolatute. Zeinde helburu? ELKARTASUNE erakusti kartzeletan dazenai. Guk idatzitzau.




Itsasaurre plazan batuko gaz ongoxe zapatun eguerdiko ordu batetan beste herri askotan latxeik SARE plataformik deitxute, Motxiladun umik euran gurasukin ETXIN egon bihir dizela eskatukou bertan. Dato lez esan birdou, 88 ume dazela Euskal Herrixan euran gurasoren bat kartzelan daukenak eta tartin 3 ume Ondarrutar dazela. Gu han eongo gaz!

Gaur jakin douen bigarren albiste baten barri nahi dotzuau emon. Bixar goxin (Martxoak 13 zapatu), RADIXU irratixan (105,5 fm edo http://www.radixu.info) AITZOL zuzenin entzuteko aukeri eukikou. RADIXUn 30. urteurrena ospatzeko eingo dizen irratsaiun barrun, goxeko 9xak eta 9,30xak bittartin KONTSOME SOPA irratsaiun hartuko dau parte AITZOLek. Ez galdu berau entzuteko aukeri. Jo ta Ke DANAK ETXIN IKUSI ARTE!


Aspaldi zain geuazen albisti alla gasku gaur, ASIER BADIOLA LASARTE “INDIXU” Santoña ko kartzela hurreratuko dabela jakiñarazi dosku etxekuk. Gu horreaz ez gaz konformaten, bañe etxetik ordu bete ta erdi re (130 kilometroa) dala jakitxi pozten gatxu. Kosto ekonomiku, bidin gerta leikezen istripuk.. kontutan hartzen badou, albiste pozgarri lez hartzen dou. Halan da be…. ETXIN IKUSI ARTE kalin jarraitxukou. PRESO TA IHESLAI GUZTIK ETXEA!

Ondarruko SAREtik hauxe mezuau bixaldu doskue martxan ipini daben kanpañin ingurun:
Ondarrutik kartzeleta ELKARTASUNE!
Ondarruko SARE tik ekimen barri bateaz gatoz. Ondarrutik euskal preso politiko guztiai elkartasun postalak bixalduko dotsau.
Zelan?🤷🏻
Datozen astitan, Alde zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan egongo diz mahaixak. Bertan postalak egongo diz zeuk nahi dozun mezu idazteko. Gero geu arduratuko gaz presuai kartzela bixaltzen.
Noix?📆🕔
Martxuko asteburu eguerdixetan.
Zetako?🤔
Presuai Ondarrutik elkartasune adierazteko. Kartzelako egunerokotasune gogorra bada, pandemixa egoeran gehixa gogortu de. Bixitxa baik, osasun egoera eskasakin… Honen aurrin elkartasune biderkatu bir dou!!! ↗️❤️↙️
DANAK ETXEA EKARRI ARTE bidi ixango gaz!
↗️↗️↗️↗️↗️↗️↗️
Ondarruko SARE


Gaur illuntzin batuko gaz beste behin Alde Zaharrin illuntzeko 7:30 tan enkarteladan juteko Alameda arte PRESUK eta IHESLAI GUZTIK etxea ekarteko aldarrikatzen. Maskarillak soñin eta alkarren arteko tarti lagata. Geure jenti dalako eta babesa eskeini nahi dotzauelako, Etorri zeube!

Zapato eguerdi honetan (otsailak 20), preso eta iheslaxan aldeko zozketi egongo da kalekutzin.
Euro 1en salduko dabe goxetik eguerdire bitxartin zenbakixak. Zenbaki saritxu Alai taberna onduko paretin ipiniko dabe eta Turrunin be argitaratuko dou.

Hau ixan da zenbaki irabazli. Zoixonak irabazliai ta ondo ein janak!

Aurten covid 19 dala ta urtero Bilbon etxen douen mobilizaziñoirik ezin ixan dou ein, bañe Euskal Herriko 238 herritxan batu gaz helburu bardiñaz, PRESO TA IHESLAXAK ETXEA eskatzen. Ondarrun be kalea urten dou 600 lagunetik gora eskakizun bardiñaz. Eurixak eta hotzak ez gatxu kikildu eta 5:30 puntun urten dou Zaldupetik ta herriko frontoin amatxu dou gaurko ekimena. Bertan ekitaldi txiki bat egon da, irakurketi eindde eta senidiai omenaldi xume baten ondoren herriko musikaxak pare bat abestiaz amatxu dabe. Azpixan dakazue gaurko irudixak.









Ekitaldiko momento berezixetako bat, Maddi badiolak (Motxiladun haurre) bota daben mezu:
Kanputik dabizen herritxarrak be bat eindabe gaurko egunaz. Bartzelona aldetik MIRENek bixaldu doskun argazkixe

Euskal Herriko eta estatuko alderdi, sindikato, artista, idazle, bertsolaxak… Dabiz preso ta iheslaxan aldeko zapatuko mobilizaziñoirako deixe etxen.
Kirmen Uribe idazle herritxarrak be bat einddau deialdixaz eta bertan parte hartzeko deixe luzatzen dau bideo honetan:
Abendun 31an udalak antolatutako kontzentraziñoin, hainbat herritxarrek ata ben argazkixe euran atxikimendu emoten:











































Gaur bertan EH Bilduk be einddau deixe ekimenetan parte hartzeko:
Ondarruko Sarekuk baieztatu doskunez, manifako preparatibo guztik prest daz! Bolondresan taldi osatu de gaur iluntzin einddako batzarrin mobilizaziñoi guzti bir dan modun juteko.
Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Danak etxea ekarteko, danok ixan bir ga bidi!
Zapatu honetan urteroko zitxa garrantzitsu dakau herriz herri. Urtero Bilbon milaka lagun batu ixan gaz preso ta iheslaixan eskubidin alde, baine aurten pandemixa egoeri dala eta herrixetan mobilizati tokaten gazku.
Etxeako, konponbideako eta elkarbizitzako IXAN BIDI! lemapin urtengo dau zapatu honetan 17:30etan manifestaziñoik Zaldupeko zubitxik. Manifestaziñoiai frontoin eingo dan ekitaldixak emongo dotsa amaieri. Irakurketi, bertsuk, musiki, dantzak… eukiko douz etxin falta gaskuzenan aldeko mobilizaziñoiai amaieri emoteko.

Herriko Sareko kidik, mobilizaziñoin barri emoteko kartelak eta pankartak ipini dotxuez kalitan. Kotxi be para baik dabil manifako deixe etxen.





Hainbat herritxarrek bat eindabe mobilizaziñoiaz eta argazki honek ataben urte zahar egunin parte hartzeko deixe etxen.

Bide honetan danok gaz beharrezkuk! Zeu be ixan bidi!