Beste behin be alla da hondartzetako mobilizaziñoin deixe etxeko egune. Azpixan dakazue plai desberdiñetako hitzorduk (tartin Ondarruku). Salbuespeneko espetxe politikik amatxu behar dabelako, danok kalea!

Beste behin be alla da hondartzetako mobilizaziñoin deixe etxeko egune. Azpixan dakazue plai desberdiñetako hitzorduk (tartin Ondarruku). Salbuespeneko espetxe politikik amatxu behar dabelako, danok kalea!

Punta puntako bertsolaxak eukikou herrixan herriko frontoin Uztailak 24 an, Onintza Enbeita, Nerea Ibarzabal, Miren Amuriza, Sustrai Kolina, Ion Maia eta Unai Iturriaga ta gai jartzalle lez Bertsutan Ondarruko Bertso Eskolako kidik ibiliko diz.10 euron trukin, 400 sarrera ipinitxuez saltzen, Ondarrun, Kulixkan, Anaitasunan eta turismo bulegun; Berritxun, frontoin; Lekatxon, Galarrenan; Markina-Xemeinen, Amaiurren; eta Mutrikun, Zubixan eta Txalapartan.
Antolatzallik Ondarruko ETXERAT eta SARE taldik diz eta ekimenan helburu, Dispertsiñoik darun kostu ekonomikuai aurre etxi de.
*Covid 19 dala ta osasun arauk zorrotz erungo diz, bai sarreran bai irteeran bolondresan aholkuai jamon ein.

Irudi honek erakusten dau gaur egunin EUSKAL PRESO POLITIKUK nundik noa kartzelaratute dazen. ETXIN! egon bihir dizela argi dakau guk, bañe hori esanaz batea Dispertsiñoiaz amatxu beharra dala be argi dakau. Atzoko albistik entzun ta gero, Españiko kartzeletan dazen PRESUK, Madrilgo kartzelak ixango diz apartien egongo dizenak. Zer suposatzen dau horrek? Istripuk eukitxeko arrisku gitxiaua, koste ekonomikuk zer esan biharrik bez, kidik batuaua,…Utopixiaz beti sinistu ixan dou, bañe pragmatikuk gaz, hainkak lurrin dakauzelako ta badakiauelako aurkarixak ez doskule oparririk eingo, DANAN ETXERATZI eskatzen jarraitxukou, bai kalin bai eskatu birdizen tokixetan.

Erderazko esamolde bat ibiliko dou albiste honeaz lotute: Es de bien nacidos el ser agradecidos. ETXERAT! elkartik mezu hau zabaldu dau:
Etxerat elkartik bere esker ona adierazi nahi dotza Bengoetxea Autobusak enpresiai, bide honen alderik zailenean senidiai lagundu dien konpainiari.
Urte luzeak igaro dira eta Euskal Herritik Sevilla, Puerto eta Algecirasko espetxeetara (hasiera batean Huelvatik ere pasatzen ziren) astero egiten genituen bidaia beldurgarrietan zerbitzua eskaini digute, ostiral arratsaldeetan Donostiatik abiatuta eta igandeetako goiz erdian itzuliz.
Beti saiatu dira senideei baldintzarik onenak eskaintzen, adibidez, autobus berria erostea tokatzen zitzaienean, erretiratzen zuten ibilgailuaren oheak jartzen zituzten.
Andaluziako espetxeetara gehiago bidaiatu behar ez dugun une honetan, eskerrak eman nahi izan dizkiogu Bengoetxea Autobusak enpresari, Fermina Villanueva gure presidentearen eta Patricia Velez gure bozeramailearen eskutik, kinke bat eta gure betiko esker ona emanez, hainbeste urtetan eta hain urte zailetan laguntza eman digutelako.
Milesker bihotzez!

EZ, EZ gaz ahaztu zuaz LAGUN! Gaur 50 urte handi betetezuz, urtik diz herritxik jun bihir ixan ziñana txakurrak gandik ihesi bañe gu ez gaz ahaztu zuaz. Zure lankide ohiak dizela, Markiña aldeko pandero jotzalli dala, ardau banatzalli dala, lagunak dizela (Amerikanu tartin), etxekuk, kidik….. danan artin gogoratzen dosku gaur urtik beteten dozuzela. Idatzi hau irakurriko dozule espero douenez, gaur belarrixak gorri-gorri ipiniko dotzuelakun zazen lekure muso handi bat nahi dotzuau bixaldu TURRUNE etxen eta irakurten douen lagun guztin partez. MATXE-MATXE LAGUN! ETXIN IKUSI ARTE JO TA KE!

Kartzeletan gertaten dizen mugimenduk dizela ta IDATZI PRESUAI atala eguneratu dou. Eurai Idazti pentsatu ezkeo hor billatukozue bakotxan “helbidik”.

Gaur goxin beste behin be ELKARTASUN otzara eder bat zozketatu dabe Preso ta Iheslaxan aldeko lagunak. Mahaxe Kofrai Zaharreko tunelin ipini dabe, euro bat boleto bat eta suerti ixan ezkeo otzara eder bat etxea. Azpixan ikusiko dozuen zenbakixe ixan da irabazli eta ez baleuke urtengo azpixan ordezku. Zoixonak irabazliai eta gozatu janarixakin.


Egueldi zoragarrixak lagundute TONTORRAMENDIRE jun giñan atzo pillo bat herritxar, herrixan falta dizenak HERRIRE! eskatzeko, behian ikusiko dozuen latxeik. 10:00 ak geunkan hitzordu ipinitxe eta anbiente onin mendi gorantz ein gendun 11 etan argazkixe atateko dron baten bidez. Mendi puntan lagun arteko argazkixak ata genduzen eta gero Gozikan 11 etaku jan da gero berutz kalejira baja giñan beheko kalin enkartelada bateaz amaitzeko.
(argazkixak Ondarruko SARE tik eta sare sozialetatik hartu douz)












Aurreko astin esan gendun latxeik ongo zapatun IZAN BIDEA dinamikin barrun Euskal Herriko 650 mendi tontorreta altzakoaz. Tontorretan, argazkixak atakouz Euskal PRESO, IHESLAI eta DEPORTATUAI elkartasune erakutsiaz eta ikusgarritxasune emoteko asmuaz. ONDARRUTARRAK TONTORRAMENDIre guz, ta goxeko 10:00 tan dakau batzeko hitzordu ZUBI BARRIXAN. Tontorrin 11 ak aldea batuko gaz danok (egueldi beru emonda da ta kantimploretan ure ahaztu baik) ta 12:30 xetan Zaldupeko zubixan batuko gaz osteabe herrire kalejiran juteko. Herrixan talde desberdiñak bat eindabe egitasmo honeaz:
Senidik

Langillin ordezkaxak

Mendigoizalik

Fuolistak




42 urte handi betetetxuz gaur AITZOLek. TURRUNEtik belarri tengada handi bat nahi dotzau bixaldu bera dan tokirarte. Zoixondu nahi ixan ezkeo hamen dakazue “helbidi”: 8959 C.P. Mont de Marsan Chemin de Pemegnan BP 90629 40006 Mont de Marsan Cedex
Gure belaunaldi gaztik be muso handi bat bixaldu nahi dotze eta beheko kalin tizi hartu eta marrazki hau eindabe berantzako.

Baixakuro zain egoten gazen zerrendan agertu de gaur Imanol. Granadako Albolote (850km) espetxetik, Palentziko Dueñas (270km) espetxea ekarriko dabe!
On dala gitxi argitaratu gendun Ondarruko preso politikun helbidik eguneratute, bertan arpei barri bat gehitxute da. Imanol Miner. Hernaniarra, maitxasune medio, Ondarruko herrixaz lotura estu dauken preso politiku.

Gure nahixe dan danak ETXIN eta BIXIK eukitxi bada be, pozez hartzen douz barri honek! Sekule baino gexa, danak etxea ekarri arte ez gaz para bir!