
Gaur eguerdixan kalekutzeko eskillaretan egon diz PRESO ta IHESLAXAN aldeko lagunak ELKARTASUN otzara eder bat zozketaten, helburu, eurai laguntza ekonomiku lortzi. Zozketa honetako zenbaki irabazli eta ordezku honek ixan diz:


Gaur eguerdixan kalekutzeko eskillaretan egon diz PRESO ta IHESLAXAN aldeko lagunak ELKARTASUN otzara eder bat zozketaten, helburu, eurai laguntza ekonomiku lortzi. Zozketa honetako zenbaki irabazli eta ordezku honek ixan diz:

Atzo beste behin be Ondarrutarrak erakutsi gendun geure jendiaz gazela, azkana etxeratu arte ez gazela etxin geatuko. Horren adibidi, atzo herriko kalitan tzir ikusi genduzen irudixak erakutsiko dotzuau eta hori esanaz batea eskerrak nahi dotzau emon TURRUNEtik Mikelei argazkixakatxik.













Euskal presun eta iheslaxan eskubidik aldarrikatzeko, Baxona eta Hego Euskal Herriko 200 herrixetan mobilizaziñoik eingo douz gaur. Urteroko irudirik (Bilbon) ikusteko aukeraik ez dou eukiko aurten be Covid 19 dala ta, bañe kalin eongo gazela argi dakau. Ondarruko hitzordu Zaldupeko zubixan, arratsaldeko 5 etan, ixango da.
Bidi etxen guz, etxetik gerua ta hurria daz, len eurak ikusteko astero millaka kilometro etxen genduzen, gaur ehundaka etxen douz bañe DANAK ETXIN ikusi arte GUK eztou errieik emongo, eta ZUK?

Urti kalin amatxu gendun eta urte barrixe be kalin hasikou PRESO ta IHESLAXAN ETXERATZIN ALDE! Urtero Urtarrillan hasieran SAREk antolatzen daben Bilboko manifestaziñoi bertan behera gelditxu de aurten be Covid 19 dala ta, horren ordez Euskal Herriko herri guztixetan eingo diz mobilizaziñoik. Ondarrun Zaldupeko zubixin batuko gaz arratsaldeko 5 etan.


Urte barrixe hasiaz batea Imanol Miner Villanuevak urtik beteten dotxuz gaur (46)! Turrunetik zoixonak emon eta besarkadaik estuena nahi dotsau bixaldu El Duesoko espetxea! Badakiau gaur bisitxa berezixe daukena, disfruta!

19 urte kartzelan, nahikurela ereisten gazku. Hurrengo urtebetetzi Hernani eta Ondarruko kalitan ospatzeko inddarrez jarraitxuko dou burrukan! DANAK ETXEA ekarri arte Jo Ta Ke!

Ondarruko udalak urtero Gabon Zahar egunin etxen daben elkarretaratzea deitxu dau aurten be. Urteko azkan eguneko eguerdixan Alamedan batzeko deixe luzatu dau eguerdiko 13:00 an. GIZA ESKUBIDIK, KONPONBIDI, BAKI. Euskal Presoak Euskal Herrira ixango da elkarretaratzin lelu.
2012ku de argazki hau

2020 ku beste hau

Atzo zalakun gaztetxe zaharrin kontzertuk ikusten geuazelakun… Pizzeixan traguk hartzen… urtik aurrea duz lagun. Gaur beste urte bat gexa beteten dozu (48 gure kontutan) eta herrixan zure hutsuni igarten dou, beti makinaten, zure ezinegona azaldu nahixan. Gogoratzen zaz Rosa de las Españasei monta zentzan zirku? On be zetan ete zabiz? Osasunako kamisetiaz? Baloi zer dan badakixu ala?. Bueno lagun Turruneruon partez, Zainddu. OSASUNE ta ASKATASUNE!

IPARRAi idatzi nahi ixan ezkeo, hau de beran “helbidi”:
IBON IPARRAGIRRE BURGOA
BESARKADA ETXEA
Juntas generales kalea 61
01010
Vitoria-Gasteiz (Araba)
Urtero etxen douen ibilbidi engou ongun be gabon egun illuntzin, Zubi Barritxik Alameda arte OLENTZEROaz batea. Urteroko eskakizune engotzau aurten be, DANAK ETXEA! etorri birdizela eskatzen. Gogoratu 7:30 tan hasiko dala ekimena.

Ondioik be lagun asko daz etxetik kanpun, gexenak kartzeletan bañe beste jende mordo bat mundun tzir

Ta falta dizen guztikin gogoratzeko aurten be Kofrai Zaharra argiztatu dabe.

Beste urte amaiera bat eta gure herriko etxe batzutan aurten be hutsunak egongo diz. Hori gogoratzeko eta eurakin ez gazela ahazten aldarrikatzeko, hainbat ekimen antolatu dabe herrixan SAREk eta ETXERATek abenduak 24 eta 31 eako. 2022 rako be urteroko deialdixe eindde da, Urtarrillak 8 xan danok BILBOA!

SARE elkartik ETXERAKO BIDEAN kanpañin barrun manifestaziñoi bat antolatu dau Basauriko kartzela ongoxe zapaturako. Ondarrutarrok be bat etxen dou ekimen horreaz eta autobuse antolatu dabe berta juteko. Zaldupetik urtengo dau goxeko 10:30tan ta ixenak ANAITAN edo KULIXKA tabernetan emon bihir diz. Kotxin juti pentsa badozue gogoratu Basauriko Arizgoitiko plazatik urtengo dabela martxik eguerdiko 12 xetan.
