Ondarruko SAREtik hauxe mezuau bixaldu doskue martxan ipini daben kanpañin ingurun:
Ondarrutik kartzeleta ELKARTASUNE!
Ondarruko SARE tik ekimen barri bateaz gatoz. Ondarrutik euskal preso politiko guztiai elkartasun postalak bixalduko dotsau.
Zelan?🤷🏻
Datozen astitan, Alde zaharrin, Kamiñazpin eta Alamedan egongo diz mahaixak. Bertan postalak egongo diz zeuk nahi dozun mezu idazteko. Gero geu arduratuko gaz presuai kartzela bixaltzen.
Noix?📆🕔
Martxuko asteburu eguerdixetan.
Zetako?🤔
Presuai Ondarrutik elkartasune adierazteko. Kartzelako egunerokotasune gogorra bada, pandemixa egoeran gehixa gogortu de. Bixitxa baik, osasun egoera eskasakin… Honen aurrin elkartasune biderkatu bir dou!!! ↗️❤️↙️
DANAK ETXEA EKARRI ARTE bidi ixango gaz!
↗️↗️↗️↗️↗️↗️↗️
Ondarruko SARE
