Nafarroa alde duz ongun herriko mendigoizalik, Elizondo ingurure. Animaten bazaze, ANAITASUNA tabernan emon ixenak azaroak 14 baño lehen. Jantzi mendiko botak, zeoze pikateko hartu eta egun politxe pasati asegurata dakazue. Anima!

Nafarroa alde duz ongun herriko mendigoizalik, Elizondo ingurure. Animaten bazaze, ANAITASUNA tabernan emon ixenak azaroak 14 baño lehen. Jantzi mendiko botak, zeoze pikateko hartu eta egun politxe pasati asegurata dakazue. Anima!

Emakume bat hil dabe Baxonan ta hori dala ta elkarretaratzi eingo da herrixan eguenin (A-7) arratsaldeko 19:00etan Alamedan. Etorri ta salatu geuaz batea.

Azaruko lelengoko asteleheneko irudixe da beheku, herriko pentsionistak aterkin azpixan pankarta atzin euran eskubidin alde. Eurixak ez dotxu kikildu ta betiko jende kopuru batu dizela esazku antolatzallik.


Gaur Euskal Herriko mugimendu feministiai erraieta beatu (barrure beatu) eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko egune ixan da.

Eta zer/zelan? Sistemi eraldatzea guzela, praktikatik, egunerokotasunetik norbera eta kolektibu interpelaten, euskal agenda sozial eta politiko propixo bateaz… kapitala erdigunetik kendu eta zaintzatik beste herri eredu bat eraikitzea guz. Sistema kapitalista (hetero)pratriarkal kolonialisti arrakalatzea guz. Euskal Herri feminista bat eraikitxea bidin, dana eraldatzeko prest! Salda badago!
.


3.ooo emakume batu gaz gaur, baixakun hasi eta domeka bittartin Durangon eingo dizen V. jardunaldi FEMINISTETAN, da tartin TURRUNEruk eongo gaz. Bertan, eztabaidatu, gozatu eta aldarrikatu eingou Euskal Herri osotik etorritxako emakumiok.

Ondarruko emakume talde zabala egon ga bertan argazkixan ikusiko dozuen latxeik. Bertan bost ardatz zehaztu dou: Gorputze eta sexualitati, indarkeixa gabeko bixitxak, dekolonitati, bixitxak erdigunin ipintxi eta mugimendu feministin berai buruzko eztabaidi.




Urriko azkan astelehenin be kalea urten dabe herriko pentsionistak. Gaur 266 lagun batu diz (antolatzallin arabera). Pasan asteko plenun eztabaidutako moziñoiatxik eindabe berba bertan. Hau onartu zan udalin (EH Bildukun baiezkuaz ta EAJn abstentziñoiaz):

DISKURTSUK: ZELAN INTERPRETATU, ZELAN ERANTZUN
Irakasli: Samara Velte Moran, kazetarixe eta EHUko ikerlaixe, diskursun analisixetan espezializatu. “Nik sinesten dizut” (Elkar, 2019) liburun egili.
Ikastaruai buruz: Indarkeixa matxistik adierazpen asko dauke: bere forma fisikoz harutzaua, osagai diskurtsibo garrantzitsu bat be badauke, gure eguneroko elkarrizketetan, komunikabiditan, justizxian edota erakunditan islatzen dana. Hainbat adibide praktiko behatuz, indarkeixinn alderdi diskurtsibo hori identifikatzen ikasti eta horrei erantzuteko interpretazio feministetan sakontzi de tailer honen helburu, foku batez be komunikabiditan eta justizia patriarkalin jarriz.
Egutegixe: Azaroak 15 eta 16
Ordutegixe: baixakun, 17:00-20:00 eta zapatun, 10:00-13:00
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
HAU EZ DA JUSTIZIXI! ALTSASUKUK ASKE! Lelopin eingo dan Elkarretaratzea juteko gonbiti eizku. Aurreko astin modu eredugarrixin kalik hartu genduzen modun, ongun be kalea urteti tokaten gazku! Ondarrutik autobuse eongo da berta juteko ta ixenak emoteko ANAITASUNA eta KULIXKA tabernan eongo diz zerrendak. Autobusak 14:30 tan urtengo dau Zaldupetik. Anima!

Gaur be 266 lagun batu diz herriko PENTSIONISTAn deixaz bat egiñaz Alamedan. Freskala igarri de bañe ederto jantzi ta pankarta atzin batu diz gure edadekuk.
