Eguerdiko 13:00 tan urtengo dau Giza katik Alamedatik, Larriki Gaxoik dazen presuk ETXEA ekarteko eskatzen. Lea-Artibaiko SAREk deitxu da ekimen honea.

Eguerdiko 13:00 tan urtengo dau Giza katik Alamedatik, Larriki Gaxoik dazen presuk ETXEA ekarteko eskatzen. Lea-Artibaiko SAREk deitxu da ekimen honea.

VI. TXAPEL eguneko antolatzallik ohar bat bixalduzku:
Eguraldi txarra aurreikusten dala ta hamen bixaltzen dotzuau egongo dizen aldaketa txiki batzuk. Begiratu kartelak.



KATALUNYAk bixi daben egoerin aurrin kalea urten birdouela ikusten dou, ixan be bueltan bueltan geuri be ikutu etxen dosku gaixak, ta hori dala ta manifestaziñoi bat antolatu dabe GURE ESKU DAGOkuk. Berta juteko autobusak antolatu diz herrixan. Ixenak ALAI eta AMARRATZA tabernetan eta KURIKE dendan emon bihir diz. Autobusak Zaldupetik urtengo dabe arratsaldeko 4 retan.

Atzo iluntzin (urriak14) pilo bat lagun batu ginan GURE ESKUk deitxutako mobilizaziñoin zubi zaharran parin, sententzixa hau ez douela onartzen argi esateko! Poto hotsa, txistuk eta zarati atateko tramankulukin salatu gendun estatu españolan INjustizixi!
Gure Eskuk einddako irakurketan esan ben modun, Zapatun (Urriak19) nazio mobilizaziñoi egongo da Donostin. Aurreraua zehaztuko dabe orduk eta abar.




Ta gabaz sorpresan Ondarruko ERNAIko gaztik ekimen hau einben zubi zaharran parin:
Elkarretaratze eta ekimen honekin Herrialde Katalanai euran albun gazela nahi ixan dotsau erakutsi, baitxe be, katalunian sententzixin kontra hasi daben #TsunamiDemocràtic mobilizaziñoi eta protestai elkartasune adierazi!
253 lagun batu diz gaur eguerdiko 12 xetan Alamedan, herriko PENTSIONISTAN deialdixai jarraitxute, hala diñosku antolatzalletako batek. Datorren asteleheneako deixe etxen dotze toki eta ordu bardiñin herrittar guztiai. Danon artin lortuko dou!
Gure eskuk ADI egoteko deixe ein dotsa euskal gizartiai, sententzixik urtenaz batea jakinaraziko dotxuez herrike eta nazio mailan eingo dizen mobilizaziñoik.

Herrixan eskubide demokratikun kontrako epai honei herri mobilizaziñoi erraldoikin erantzun bihir dotsau.
Informaziñoi gexa nahi ixan ezkeo jarraitxu GURE ESKUn Telegrameko kanala, bertan eguneratutako albistik ipintxen dotxuez.
Ta zelan ez, Katalunian be dana listo dakarre epaixai erantzun masibo bat emoteko. Bertan #TsunamiDemocrátic lemapin dabiz mobilizaziñoik antolatzen, itxuraz masibuk eta potentik.


Hamen lagaten dotsuau Tsunami democrátic-en Telegrameko kanala:
EKAI LERSUNDI MARTINEZeaz gogoratzeko ANIZTASUNAN BESARKADA EGUNE antolatu dabe. Besarkadi emotik dauken garrantzixe nahi dabe nabarmendu antolatzailik. Gurasuk esan daben modun euran semiai urtebetetze opari berezixe nahi dotze ein. Beraz, baakixue Itsasaurren, eguerdiko 13:00etan ixango da besarkada erraldoi.


EGILLI: “Feminismoa fokuratzen” Marieneako Proiektu Kolektiboen Taldea
“Kale feminismoa” erakusketak ikusarazi nahi dau auzo eta kalik erakusten ez doskune: emakumiok estereotipo faltsuz jositxe gazela irudikatuk edo, zuzenin, ez gazela.
Egutegixe: Urria – azaroa bitxartin
Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Berdintasun saila
TXAPELA BURUN ETA IBILI ONDARRUN lemapin antolatu dabe aurtengo VI. txapel egune Ondarrun ZUBI-ZAHAR herri ikastolako partaidik. Jaixin parte hartzeko baldintza bakarra: TXAPELA BURUN eruti eta parrandako gogu, beste guzti antolatzallin konture eidu diñozku antolaketakuk. Musiki, jana, jolasak, mendi ibilbidi…egun zorzgarrixe ixateko lez. Hasi motorrak berotzen!

Beste astelehen baten (onezkeo kontuk be galdu douz) gure herriko pentsionistak Alamedan batu diz pankarta atzin euran (bixar geure) eskubidin alde. Gaur 243 lagun batu dizela esazku antolatzallik. Inddarrakin jarraitzen dabela be diñozku. Aupa gure nausixak!
