Amatxu diz V. jardunaldi FEMINISTAK

ñ

Gaur Euskal Herriko mugimendu feministiai erraieta beatu (barrure beatu) eta etorkizuneko erronkak plazaratzeko egune ixan da.

Dudaik ezta, jardunaldixak emon dabena  baloratzeko epe luze bat eta beste erritmo bat biko dala. Eztabaidatutaku, entzundaku, esandaku, landutako gaixak barneratu eta geureganatzeko.
Dudaik ezta bez, epe motzin, eta bixitxaku ondion bero dala, zeozer pasa dala, ja ez gazela lehen egunin etorri ginan bardinak, asko ikasi eta mobiu gazela, eguneratu gazela, inddartu gazela eta inddarra gazela! Uau 3.000 emakume alkarreaz, kolosala ixan da.
ññ
Etorkizunin zer?
Erronka asko daz, indar eta potentzialitate honetan. Ez ga moda bat eta ez ga salgai, feminismu ezta zuritzeik. Sistemi eraldatzi ezinbesteku re.
Zein ga GU? Etengabeko eraikitze, kuestionate eta zaintze bide bat ixango ra bidi. Sujetu iraultzaili indarbarritzea gatoz! Intersekzionalitati jorratu eta praktikan eraldatzi ixango ra erronketatik bat honetako. Zaindu ein bir de kolektibotasune eta aniztasunan artikulazinoi. Zelan ein? Bide gatxe ra baine ein nahi douen bide bat. Danok leku dakauen borroka bat ixan bihir gaz!

Eta zer/zelan? Sistemi eraldatzea guzela, praktikatik, egunerokotasunetik norbera eta kolektibu interpelaten, euskal agenda sozial eta politiko propixo bateaz… kapitala erdigunetik kendu eta zaintzatik beste herri eredu bat eraikitzea guz. Sistema kapitalista (hetero)pratriarkal kolonialisti arrakalatzea guz.  Euskal Herri feminista bat eraikitxea bidin, dana eraldatzeko prest! Salda badago!

Iruzkin bat utzi

Feminismu, Herri mugimenduk atalean

Erantzunak itxita daude.