Atzo esaten gendun eztabaidatu, gozatu eta aldarrikatzeko egunak ixango zile, eta benetan be! Hamen gabiz, Euskal Herri osotik etorritxako *emakumiok, *emakume ezberdinak, adin, sexualitate, gorputz, jatorri, eta bizi ibilbide ezberdinakin gu danok.

Gai ezberdinetatik tengaraka, edukixetatik harutzauako ikasketak jasoten gabiz. Alkar beatu, alkar entzun eta alkarreaz batea ikasteko tarti hartzen gaz: burujabetzin ingurun, sexualitatin ingurun, gorputzak, biolentzixi, eraldaketa soziala, kolonialitati eta arrazakerixin ingurun…
Gaur tarti hartu dou bi aldarrikapen bertaratzeko:
Rojavako *emakuminganako alkartasun argazki bat atateko Jin Jiyan Azadi

Eta noski, euskal presun etxeratzin aldeko aldarrixe Durangotik zabaltzeko

Naroa Argoitia gure herri kidik be berba ein dau mahai zentraletan, osatze feministi zer danan ingurun, zer dan, zetako eta zelan kolektiboki hazi geinkenan ingurun.
