Atzo (Ekainak 6), Bilboko kalitan ehunke herritxarrek, krisi hau urtero benefizixuk milloike euro altzaten dotxuezenak ordaindu bir dabela aldarrikatu gendun! Herritxarron lan prekaxo eta lan baldintza miserablin konture aberasten dizenak ordaindu bir dabe krisi hau!
Zapatu honetan (Ekainak 6) zitxa garrantsitzu dakau Bilboko kalitan.
Egoera honek sortu daben krisi ekonomiko hau, aurretik ordaindu ixan gendune, herritxarrok ez douela ordaindu bihir aldarrikatuko dou eta langilion miseixin konture miloike euro mobiuten dabezen enpresa handixak ordaindu birdabela irudikatuko dou sinbolikoki.
Mezu hau jaso dou Apustuetxin eta makiñan kontrako plataformatik:
Ieup! 🙋♀️ Apustu etxin eta Makiñan Kontrako Plataformi aspaldixan parata eonda, bañe barriro hamen gatoz martxan! 💪💪 Hainbat ekintzan tartin herritxarron atxikimendu lortzeko firma bilketa bat hasti pentsa dou ✍️Honetako, zeuen laguntzin bille gatoz! Ekainan 14tik 27re bitxartin ixango zan hau firma bilketi. Goxitan: 📍Alde zaharrin 🕗9:00-13:00. Arratsalditan : 📍Alamedan 🕟17:00-20:00. Animaten bazaze esko bat bota ta turnon bat etxea asko eskertuko genuke, danon artin lortu bir douen burruki dalako! ✊ Halan bara, plataformako kiden bateaz kontaktun jarri edo idatzi interneteko sare sozialetatik! 🤝☺️ JTK Apustuetxi eta Makiñak herritxik bota arte!
30 urte handi beteten dotxu Ondarruko GAZTETXIk. 13 urte Zaharrak eta 17 gaur egun dan lokalak ta hori ospatzeko hainbat ekimen antolatutxue bertako partaidik gaur (zapatu 23) eta bixar (domeka 24). COVID 19 dala ta ekitaldi guztik on line bitartez entzun eta ikusiko douz. Azpixan dakazue egitarau.
Maxatzan 17an LGTBIQA+ fobixin kontrako egune da. Ondarrun be aldarri hori ahalik gehixen zabaldu asmoz, herritxarroi orri, kartulina… aldarrixak idatzi eta sarea altza edo e-mailez bixaltzeko deixe ein doskue.
Jakin daixuen Turrunekuk bixaldu douela zeoze ya e-mail horreta. Eta zuek? Zetan zaze ba?! Benga, hartu orri bat, zeozer idatzi eta altza sarita edo bixaldu e-mailez. Danon artin, bideo bat eitteko, Ondarrutik mundu aniztasunez bustitxeko.
Atzo (maxatzak 5), Angelun (Lapurdi) emakume bat erail ban indarkeixa matxistik!
Hau salatzeko, gaur (maxatzak 6) Udaleko berdintxasun kontseiluk ikur lilak eta mezuk balkoitxan eseitxeko deixe ein dau. Iluntzeko 19:00etan Euskal Herriko Emakumin Mundu Martxik burrunbadi deitxu dau herri guztitxan.
Hauxe da benetako pandemixi! 2020 urti hasi zanetik 4 emakume ixan diz lakra honek hil dotxuenak. Okotzeko zuluk arte gaz! NAHIKURE!
Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak Berrian argitaratu daben iritzi artikulu nahi dou ekarri gaur. Aurrekun esan gendun modun, larrialdi egoera honek gauza askon ingurun hausnartzeko balixo ixango dabelakun…
Fibrosi kistikoa COVID-19 garaian
2020ko apirilak 28
Egoera hau badakit inorentzat ez dela erraza. Oso zaila da haurrak eta ez hain haurrak hilabete eta erdiz, ia bi hilabetez, etxean sartuta egotea. Guretzat ere ez da erraza; fibrosi kistikoa dugun haur eta helduentzat. Gainera, gaixotasun honekin, zoritxarrez, arrisku handiagoa daukagu, gure birikiak ahulago baitaude fibrosi kistikoaren ondorioz. Baina, guk esan dezakegu ez dela guretzat zerbait berria egoera hau. Egoeraren zergatia bai, noski, zeren inor orain arte ez baita egon etxean sartuta COVID-19arengatik. Guretzat berrogeialdian etxean sartuta egotea, toki jendetsu batera joaten garenean maskararekin joatea, gaixotasun berdina daukagun haur eta nagusiekin bi metrora egotea, eskuak hainbat aldiz garbitzea… gure egunerokotasuna da, bizitzaren zati handi bat. Guk eta gure familiek bizi duguna. Horrela bizi gara.
Baina nik, 14 urterekin fibrosi kistikoa duen nerabe baten ikuspuntutik, uste dut ahalik eta hoberen eramatea dela erantzukizuna. Denok lasaiago hartu eta dakitenek esaten digutena egiten badugu, laster aterako gara krisi honetatik. Hala ere, guk, zoritxarrez, zaintza honekin berdin jarraitu beharko dugu bizitza guztian, eta ez pandemia batengatik, fibrosi kistikoarengatik baizik.
Hauxe mezu bixaldu doskue apustuetxin eta joko makinan kontrako plataformatik:
Aupa herritxarrok! Natxe egoera berezi honetan apustuetxik eta joko makinak dakarren tokixak itxitxe dazen, jokun birusak🦠 ixelako kontrolik baik zabaltzen jarraitzendau. Bideun umore ikutu batzukin fikziñoizko egoerak azaleratzen douzen arren, garrantzitsu bentxantzen gazku herrixai 🦠 honek ekarri ahal daben ondorixo latzak azaleratzi.
Honetxek diz gaur txaluk jo eta gero Radixu Irratian eukiko douzen abestixak. Gogoratu, abestixak entzun eta gero Uhinen Txertoa irratsaiu eukiko douela 22:00ak arte 105.5FM edo Radixu.info n.