Apustuetxin eta Joko Makinan kontrako plataformik Eragin (Bilbo) eta Iruñerriko apustuetxin kontrako plataformako lagunakin hitzaldixe antolatu dau. Hitzaldi hau Abuztuak 26an Gaztetxin ixango da iluntzeko 19:30 etan.
Gaur goxetik eguerdi aldea MIRENTXINgo gidarixak (preso ta iheslaxan aldeko txoferrak) kalekutzeko eskillaretan Lupiña eder bat eta ardo botilla ederrak zozketatxue.
Azpixan daz zozketako zenbaki irabazli eta ordezku. Zoixonak irabazliai!
Apustuetxin eta joko makinan kontrako Ondarruko plataformik kamisetak ata dotxuz. Herrixan gaixe sozializa eta plataformintzako diro apurre atateko ein dabe kamisetan deialdi hau.
Eskatzeko, abuztun 24e baino lehen formulaxo bat bete bihir de eta kamisetak listo dazenin eskatzailikin jarriko diz kontaktun.
Kaixo herritxarrok! 🙋♀️ Apustu Etxin eta Joko Makinan Kontrako Plataformatik kamisetak atako douz.
👕 Kamiseti nahi ixan ezkio, hurrengoko lerrutan agertzen dan linkin sartu eta eskarixe etxi besteik eztakazue (eskarixe etxeko: Email-e,ixen-abizenak, telefono zenbakixe, kamisetin tailli eta kolori) Linke: https://labur.eus/5dIEf Anima kamiseti erosi eta plataformiai esko bat botatea!🤝 J.T.K Apustu Etxi eta Joko Makinak herritxik bota arte!✊
Bideo hau jaso dou. Bertan, korretatik pankarta erraldoik zelan botaten dotxuezen ikusi leike. Alde baten ustelkexi, murrizketak, Zaldibar, entxufismu… eta bestin horrei danai alternatibi ixaleikena gure herrixe ezkerretik eraikitxeko eta politika sozial, feministak, ekologistak…. bultzatzeko!
Kresalak, eurixak, olatuk… jasaten dotxun mural historiko honek barritxu biharra eukitxen dau urte batzutan behin. Astion ekipo eder bat batu eta mural honei beran benetako bixitxasune emon dotse. Herritxar asko eta askon nahixe dala argi erakusten dau mural erraldoi honek.
Independentzixin nahi hau aurrea eruteko behar beharrezku dou pauso nabarmenak emoti herri modun… Autonomismutik, erabakitxea eta erabakitxik independentzire ein bir dou salto! Horretako hurrengoko zitxi Uztailan 12an dakau, EAE ko hauteskundik!
Gaur eguerdixan eindabe gure herriko PENTSIONISTAK kurtso amaierako azkan konzentraziñoi Alamedan. Hori dala eta ekitaldi xume bateaz agurtu nahi ixan dabe iksturti. Bertsolaxak, musiki, gaztin hitzarti, agurre…
223 lagun batu diz pankarta atzin eta Irailak 21 erarte atsedena hartuko dabela komentasku antolatzalletako batek, pilak kargata etorriko dizela be esan dozku.
Idatzi eta Bideo hau jaso dou APUSTU ETXEIK EZ! taldetik:
Baguz gitxike kalik hartu eta herrixai kolori emoten! Herrittar batek paetak berbetan ipinitxuz Apustuetxin eta makiñan kontrako burrukiaz bat einaz. JO ta KE Apustu etxi eta joko makiñak herritxik bota arte!
Aurten be, Ondarrun sexu eta genero aniztasune harrotasunez bizi douela aldarrikatuko dou, heteroarauai planto eginez. Emakume Kontseilutik leiho eta balkoitxatik aniztasunan aldarrixe zabaltzea dei egiten dotzuau, gure herrixan fobiak lekoik ez daukela esatea eta gure herrixak harrotasunez sexu aniztasune aldarri dauela. Banderak, pankartak, kartelak eskuz etxea trebatu garenez, sormena erabili eta zabaldu dezagun sexu eta genero aniztasunan aldarrixe Ondarruko etxitatik lau haizeeta!