Ekainak 28 (domeki) SEXU ETA GENERO ANIZTASUNAN EGUNE

Aurten be, Ondarrun sexu eta genero aniztasune harrotasunez bizi douela aldarrikatuko dou, heteroarauai planto eginez. Emakume Kontseilutik leiho eta balkoitxatik aniztasunan aldarrixe zabaltzea dei egiten dotzuau, gure herrixan fobiak lekoik ez daukela esatea eta gure herrixak harrotasunez sexu aniztasune aldarri dauela. Banderak, pankartak, kartelak eskuz etxea trebatu garenez, sormena erabili eta zabaldu dezagun sexu eta genero aniztasunan aldarrixe Ondarruko etxitatik lau haizeeta!