Zoixonak ANARTZ!!!

Beste urtebetetze bat, zeurikandik, geuandik aparte “zelebrako” dozune. Aurrea du denpori, eta denporik aurrea ein ahala, gerua ta prisa eta premiña handixa dakau danok bueltan, etxin, geuaz egoteko.

Zazen lekun zazela, hartu Turrunerun parte partez besarkada estu-estu bat, hartu Ondarrutik itxoso bete muso iraultzaile.

Ondarruko ERNAIk be, bideo batez helarazi dotsu ZOIXONAK.

Paretetan dan argazki baltza: etxin dan hutsuna handixe, lagunok zeuaz egoteko dakauen falti, herrixak; alkarbizitza eta bakin bidin aurrea eitteko dauken hutsuni.

https://www.youtube.com/results?search_query=ihes+gatibu

Matxe-matxe zaittuau lagune!
Borrokan segi eingo dou, danok etxea ekarri arte!

Preso eta iheslari politikuk etxea!

DANONARTIN Janari bilketa berezixe

Danonartin elkartik janari bilketa berezixe eingo dau herriko janari dendetan datorren baixakun (ekainak 19) eta zapatun (ekainak 20) herriko jateko denden aurrin. Koronabirusak sortutako larrialdi egoerik herriko familia askoren baldintzak gexaua gogortu dau eta Danonartin elkarti gero eta familixa gexauai lagundu beharrin danez herritarran laguntzi eskatu dau.

ANON

Atzo batzarrin berba ein eta…

Hamen gatoz, publiko eittea, PLAZAGAIÑI jantokixan biharrin ibiltxen gazenok hartutako erabakixe.

37 urte hutsik ein baik eta gero, imajinako dozuen modun, erabaki gatxe, baine gure ustez, herrixai, ein geinkenik ekarpenik onena.

Hartutako erabakixe, ulertuko dozuelakun eta danok, osasun larrialdi egoera honetatik urteteko arduraz jokatuko douelakun…

Datorren urtin baine… egurre!

KRISISE KAPITXALAK ORDAINDU DATXILE! Ek-6an mobilizaziñoi Bilbon

Zapatu honetan (Ekainak 6) zitxa garrantsitzu dakau Bilboko kalitan.

Egoera honek sortu daben krisi ekonomiko hau, aurretik ordaindu ixan gendune, herritxarrok ez douela ordaindu bihir aldarrikatuko dou eta langilion miseixin konture miloike euro mobiuten dabezen enpresa handixak ordaindu birdabela irudikatuko dou sinbolikoki.

Apustuetxin eta makinan kontrako plataformik sinadura bilketi ipiniko dau martxan

Mezu hau jaso dou Apustuetxin eta makiñan kontrako plataformatik:

Ieup! 🙋‍♀️ Apustu etxin eta Makiñan Kontrako Plataformi aspaldixan parata eonda, bañe barriro hamen gatoz martxan! 💪💪 Hainbat ekintzan tartin herritxarron atxikimendu lortzeko firma bilketa bat hasti pentsa dou ✍️Honetako, zeuen laguntzin bille gatoz! Ekainan 14tik 27re bitxartin ixango zan hau firma bilketi. Goxitan: 📍Alde zaharrin 🕗9:00-13:00. Arratsalditan : 📍Alamedan 🕟17:00-20:00. Animaten bazaze esko bat bota ta turnon bat etxea asko eskertuko genuke, danon artin lortu bir douen burruki dalako! ✊ Halan bara, plataformako kiden bateaz kontaktun jarri edo idatzi interneteko sare sozialetatik! 🤝☺️ JTK Apustuetxi eta Makiñak herritxik bota arte!

Aniztasunez busti!

Maxatzan 17an LGTBIQA+ fobixin kontrako egune da. Ondarrun be aldarri hori ahalik gehixen zabaldu asmoz, herritxarroi orri, kartulina… aldarrixak idatzi eta sarea altza edo e-mailez bixaltzeko deixe ein doskue.

Jakin daixuen Turrunekuk bixaldu douela zeoze ya e-mail horreta. Eta zuek? Zetan zaze ba?! Benga, hartu orri bat, zeozer idatzi eta altza sarita edo bixaldu e-mailez. Danon artin, bideo bat eitteko, Ondarrutik mundu aniztasunez bustitxeko.

Aske maite, aske bizi!

⚠️Erailketa matxisti Angelun. Gaur (M-8) 19:00etan burrunbari!

Atzo (maxatzak 5), Angelun (Lapurdi) emakume bat erail ban indarkeixa matxistik!

Hau salatzeko, gaur (maxatzak 6) Udaleko berdintxasun kontseiluk ikur lilak eta mezuk balkoitxan eseitxeko deixe ein dau. Iluntzeko 19:00etan Euskal Herriko Emakumin Mundu Martxik burrunbadi deitxu dau herri guztitxan.

Hauxe da benetako pandemixi! 2020 urti hasi zanetik 4 emakume ixan diz lakra honek hil dotxuenak. Okotzeko zuluk arte gaz! NAHIKURE!