Aniztasunez busti!

Maxatzan 17an LGTBIQA+ fobixin kontrako egune da. Ondarrun be aldarri hori ahalik gehixen zabaldu asmoz, herritxarroi orri, kartulina… aldarrixak idatzi eta sarea altza edo e-mailez bixaltzeko deixe ein doskue.

Jakin daixuen Turrunekuk bixaldu douela zeoze ya e-mail horreta. Eta zuek? Zetan zaze ba?! Benga, hartu orri bat, zeozer idatzi eta altza sarita edo bixaldu e-mailez. Danon artin, bideo bat eitteko, Ondarrutik mundu aniztasunez bustitxeko.

Aske maite, aske bizi!