Hausnarketako… Fibrosi kistiku COVID-19 garaixin

Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak Berrian argitaratu daben iritzi artikulu nahi dou ekarri gaur. Aurrekun esan gendun modun, larrialdi egoera honek gauza askon ingurun hausnartzeko balixo ixango dabelakun…

Fibrosi kistikoa COVID-19 garaian

2020ko apirilak 28

Egoera hau badakit inorentzat ez dela erraza. Oso zaila da haurrak eta ez hain haurrak hilabete eta erdiz, ia bi hilabetez, etxean sartuta egotea. Guretzat ere ez da erraza; fibrosi kistikoa dugun haur eta helduentzat. Gainera, gaixotasun honekin, zoritxarrez, arrisku handiagoa daukagu, gure birikiak ahulago baitaude fibrosi kistikoaren ondorioz. Baina, guk esan dezakegu ez dela guretzat zerbait berria egoera hau. Egoeraren zergatia bai, noski, zeren inor orain arte ez baita egon etxean sartuta COVID-19arengatik. Guretzat berrogeialdian etxean sartuta egotea, toki jendetsu batera joaten garenean maskararekin joatea, gaixotasun berdina daukagun haur eta nagusiekin bi metrora egotea, eskuak hainbat aldiz garbitzea… gure egunerokotasuna da, bizitzaren zati handi bat. Guk eta gure familiek bizi duguna. Horrela bizi gara.

Baina nik, 14 urterekin fibrosi kistikoa duen nerabe baten ikuspuntutik, uste dut ahalik eta hoberen eramatea dela erantzukizuna. Denok lasaiago hartu eta dakitenek esaten digutena egiten badugu, laster aterako gara krisi honetatik. Hala ere, guk, zoritxarrez, zaintza honekin berdin jarraitu beharko dugu bizitza guztian, eta ez pandemia batengatik, fibrosi kistikoarengatik baizik.

Berria egunkaria

Besarkada bat Elene Turrunetik!

Zainddu gatxin geu, zainddu daigun alkar!

[BIDEU🎥] Jokun biruse etxe barrun be presente!

Hauxe mezu bixaldu doskue apustuetxin eta joko makinan kontrako plataformatik:

Aupa herritxarrok!
Natxe egoera berezi honetan apustuetxik eta joko makinak dakarren tokixak itxitxe dazen, jokun birusak
🦠 ixelako kontrolik baik zabaltzen jarraitzendau.
Bideun umore ikutu batzukin fikziñoizko egoerak azaleratzen douzen arren, garrantzitsu bentxantzen gazku herrixai
🦠 honek ekarri ahal daben ondorixo latzak azaleratzi.


Beste baik, gozatu bideuaz.

Apusteuetxi eta joko makinan kontrako plataformi ✊

Alkar zaindduaz AURREA!

Ondarruko Ehbildu larrialdi egoera honetan biharrin dabil. Pertsoni erdigunin hartute, herrixan sortzen dizen beharrixan desbardiñai aurre eitteko, danon artin ahalik hobetuen aurrea eitteko, bihar eta ekimen desbardinetan beran kidegu inplikauaz…

Baine momento gogorrenetan be, koloriai, alaitxasunai… tarti ein bir gakola jakindde, euran mezu zabaltzeko bideo, Lipdub edo… antzeko zeoze eiñ dabe herritxarrontzat. MEZU argixaz:

Zainddu daigun alkar! Zainddu alboku, zainddu norberan buru! Aurrea Ondarru, eutsi!

Turrunetik… eskerrik asko EHBILDU!

[BIDEU🎥] Aitzol, Anartz, Asier eta Ibon, ZEUENTZAT!

Baixaku de barriro, gaur gainea, Preso Politikun Nazioarteko egune be bai.

Koronabiruse dala-eta, egunerokotasunin bizi dozuen salbuespeneko legedixe ondio be gogorra da. Ongo asteburun be ezingo dozue jaso gure bixitxaik, enkarteladaik be ezingo dou ein… baine gure maitxasunak iñoiz ez dau ezautu; ez oztopo, ez barroteik, ez mugaik alkarreaz aurrea eitteko, eta larrialdi egoera honek be ezingo dau gure maitxasun eta alkartasunaz.

Zeuentzat laurontzat… KONFINATAKO HERRITXIK, ETXIN FALTA ZAZENOKANA!

Eta geure konpromizu, askatasuneako bidi alkarreaz eitteku.

Pasan baixakun hasi ginan maitxasun eta alkartasun argazkixak jasoten, eta hamen emaitze. Asko ixan zarie, baine beste askok ezin ixan dabela aittatu nahi dou, gure nausi askok adibidez, whatsapak eta teknologixa barrixan saritatik kanpo dazelako.

Eskerrak emon be bai, Jon Maiai, espreski geutzako kantin aurrin ipiñi douen bertsu eittearren. Plazagainin horrenbeste urte alkarreaz… Entxufik zeozetako balixo biban! Eskerrik asko Jon!

Kanti, SIROKA taldine da, Bihotzetatik zintzilik kanti.

Aitzol, Anartz, Asier eta Ibon, maitxe zaittuau, eta geuaz, ETXIN nahi eta bihir zaittuau.

Jaurlaritzik autonomuntzako dirulaguntzak ata dotsuz gaur!

Herritxar baten e-maile jaso dou Otzaran, Jaurlaritzik autonomuntzako ata daben diru-laguntzan harire minddute. Ez da gitxiaurako! Lotsagarrixe beste behin be Jaurlaritzin kudeaketi.

Ikusitxe gaixak dauken larritxasune, lelengotik altzati pentsa dou, zera diño:

Gaur Jaurlaritzik autonomuntzako diru laguntzak ata dotxuz.
Geure kabuz negozixuk iñok baño ariñaua itxi genduzen.
Hillabete pasa da eta diru laguntzak eskatzeko aukeri eukiko dou.
170.000 autonomo gaz gitxi gorabehera. Eta danontzako 3 milloi €ko fondu.
3.000.000 / 170.000 = 17,64€
Benetan?
3.000€ko kopuru ixangora laguntza altuena.
3.000.000 / 3.000 = 1.000
1.000 lagunek lortuko dabe? Zeintzuk?
Ata daben dekretun arabera, ariñen eskatzen dabenak! Benetan?
Gazen egoeran apurrak duz banatzea eta gañetik alkarren kontra ibili bigaz?
Ia zeñek lortu?
Ezta eskubideik! Serixotasun bixkat eta propaganda gitxia!

Aurrea herriko dendari, tabernari, autonomuk! Gu, zeuekin gaz!

Erronkak? Astin behin etxi pentsa dou!

Zer pentsaten zenduen, ahaztu ein gaskunela atzo erronki altzati. Ez, Aberri Egunan osteko egune, hausnarketako ibilli gendun. Partehartzi balora, bisitak… eta badakixue zer konturatu gazen? Itxuraik itxura geu baino jankinmin handikuauak zazela, eta gehixen-gehixen argazkixak dazenin gustaten gatsuela. Konfundiu bagaz, esango dozue!

Beraz, domeketan, konfinamenduk irauten daben bitxartin, IÑOR EZAUTZEZU? atala ipiñiko dou martxan, eta ia zeiñek gehixen ezautzen dotsuzen.

Horretaz gaiz, etxin, herriko edo-ta ezker abertzaleko pegatinaik, argazkirik, paperik… agertzen bagatsu, akorda beti geuaz, artxibun beti dakau leku histoixin parte dan horrei tokixe eitteko-eta!

Apustuetxin eta joko makinan kontrako atxikimendu kanpañi martxan!

Mezu hau bixaldu doskue Apustuetxin eta joko makinan kontrako plataformatik:

Aupa herritxarrok,🙋🏽‍♀️
Apustu etxin kontrako plataformi erronka bateaz dator, zeuen atxikimendun bille hain zuzen be.🤝


Erronki re argazki bat 📸 atati bakotxak nahidaben morun, irudimena erabilitxe. Guk, lema batzuk proposatzen dotzuauz: #ApustuEtxiBetirakoKUARENTENA#ApustuEtxiHerritxikKANPOA#ApustuEtxiKANPOA
Argazkixak bixaltzeko epi APIRILAK 13tik-19re ra.Argazkixak watsap bidez bixaldu (plataformako kideren batei) ero bestelan geure gmailea
 

opostura@gmail.com
ANIMA DANOK ETA PARTE HARTU!!! ✊
Apustuetxin eta makiñan kontrako plataformi