IRUDIXAK! Aberri Egune Ondarrun! #OndarruIkurriñezJantzitxe

Listo gero ikurriñak balkotxan, bentanetan… Gaurko erronki, 22.erronki ya, zelan ez ikurriñaz lotute jungo da. Ta zer ein bir dozue? Ba ata zeuen bentana edo balkotxatik ikusten dozuen ikurriñai argazkixak eta altza Turruneko orrire edo bixaldu e-mailez: otzara@hotmail.com-ea.

Egunin zir jasotako argazkixakin eguneratzen jungo gaz orrixe, danok ikusteko, geure herrixe, Ondarru: gorri, zuri eta berde! Geure naziñoin aldeko aldarrixe!

Hamen milaka herritxarrek osatutako mapi:

Jendez osatutako mapa. Aberri Egun berezi bateko sentimenduak eta elkartasun mezuak kristalizatzen dituen mapa kolektiboa. #GoraHerria!

Gora Euskal Herrixe askatute!
Ondun falta douzenak gogun hartute… Ondo pasa!

Hamen jasoten gazen argazkixak:

IKURRIÑAK balkoire!

Bixar, apirilak 12, domeki, ABERRI EGUNE!

Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ONDIO ARGAZKIRIK EZ DOZUENOK ATA: ata argazkixe!!! Ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen. Ondarrutar batzuk ya bixaldu dabe!

Ia zenbat ondarrutar topaten dozuezen!

Guk topa douz batzuk!

Bixar, goxin altzauaz batin: IKURRIÑE BALKOIRE!!!


12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.

ARGAZKIXE BIXALTZEKO eta informaziñoi gehixa: https://www.aberrieguna2020.eus/ orrixan.


1982ko Aberri Egune ondarrun:

2010eko Aberri Egune Irunen. Ia inor ezautzezuen:

Aberri Egune 2020xe diferenti ixango da, baine Aberri Egune! Edonun eta egoera desbardiñetan gazela… ABERRI EGUNE.

Hamen Venezuelako iheslari politikun mezu be bixarko:

Falta douzenak gogun hartute… Ondo-ondo pasa lagunok!

Gora Herria!

#AberriEguna2020 #EuskalHerrriaBatera

Apirilan 12an Aberri egune da. Urtero lez, balkoitxan ikurriñak ipintxeko deixe eindde. (Baten batek ikurriñik ez badakar, lasai, baixakun GARAk ikurriñ handixe ekarriko dau-eta.

Aurten, bixi douen larrialdi egoeri dala-eta, Euskal Herria Batera ekimen herritxarra abiatu de eta zelan ez, Turrunetik be bat eitten dou ekimen horreaz. Beste batzuk bai baiñeka dabizen bitxartin…

Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ata argazkixe; ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen.

Ia zenbat ondarrutar agertzen gazen!

Horretaz gain, bertan egunin be eukiko dou zer eiñe. Coronaviruse dala-eta hil dizen euskal herritxarrai dolu adierazteko 12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.

Informaziñoi gehixa: https://www.aberrieguna2020.eus/ orrixan.

Badakixue gure artxibo historiku handixe dana… 1964an Gernikan eiñ zan Aberri Eguneko argazkixaz gatoz gaur. Hainbat ondarrutar jun zin berta. Ia inor ezautzezuen?

Mont de Marsan-eko euskal preso politikuk be mezu hau plazaratu dabe aberri eguneko deialdixetan parte hartzeko bideo honen bitxartez:

Aurten etxitan zelebrako dou, baine emongo dotsau itxuri. Balkotxan ikurriñe ipiñi, alkartute kanta… Falta gaskuzenan akordun beti… “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!”

Gora Herria!!!

📸 Udabarriko gazte ekimenak irudixetan!

Egili: Ondarruko Ernai

Gazte Topaguni, Gazte Martxi… urteroko ehunke gazten elkarguni bihurtzen dan espazixu. Lehenengo Jarrai eta honeaz batea Gazteriak, urte batzuk gerua Haika, gero Segi, ta gaur egun Ernai eta Aitzina.
Zemat bixipen, zemat abentura eta egun intenso gordeta gure oroitzapenetan egun berezi horren ingurun. Urte guztiko burruka eta biharran “sarixe” ixaten dala esan geinke Herri Mugimenduko militantiontzako eta beste hainbat herritxarrentzako. Formakuntzaz, tailerrez, hitzaldiz, eztabaidaz… betetako egunak ixaten diz, eta zelan ez, jai giruk pixo handixe eukitxen dau ekimen honetan.

Aurten, BidEHbat! gazte martxi euan antolatute Gazteok Independentzia lemapin, baine esparru guztitxako estenatoki asko modun, udabarriko ekimena bertan behera gelditxu de. Pena handiz hartu gendun barrixe nahiz eta logikuena ixan magnitude honetako ekitaldi hau hasieratik bertan behera lagati.

Nostalgixan jausti be politxe ixaten da batzutan. Seguru urte ezberdinetako argazkixak bixaldu doskuen herritxarrak urte batzuk atzea ein dabela argazki honek ikusiaz batea. Gure asmu hoixe da. Urte batzuk atzea ein eta jaso douen argazkixakin beteti aurten sentiuko douen hutsuni. Horretaz aparte, sare sozialetan ekimen parte hartzaile bat dakau antolatute. Gazte martxi ixango zan egunetan (Apirilak 10,11,12) edozein urtetako udabarriko ekimenen bateko argazkixak altzatea animaten douz herritxarrak Ondarruko Ernaiko sare sozialak etiketauaz ero ixendatuaz.

Esan bihir dou, nahiz eta Gazte Martxi eztan burutuko, antolatzailik egitarau moldatu eta beste bat antolatu dabela internet bidez. Nahidabenak jarraitxu YouTubeko kanalin labur.eus/bidehbat -en jarraitxu leike.

Hamen lagaten dotsuau jaso douzen urte ezberdinetako argazkixak, urteka ordenata eta urte horretako abestixak:

1995in Jarraik antolatutako Mendi Marti Beratik Garazire.

1999an Gazte Abialdia herririk herri. Jarraik 20 urte beteban urti.

2003an Mendi Martxi. Algorta-Gernika

2004an Itsasondon ospatutako gazte topaguni.

2005in Gazte Mugi Markinan.

2006. Gazte Topaguni Etxarrin.

2007an Gazte Martxi. Untzaga-Laudio. Gure izarra Independentzia!

2012ko Gazte Martxi. Saratik Lesaka

2013an Ernai antolakundin sorreriaz batea Gazte Danbada Orduñan.

2014an Burutakzio topaketak ein zin Altsasun. Gazte mugimenduko militantin formakuntzako espazixu.

2015in Gazte martxi ein zan Lekunberritxik Berriozarrea.

2016an Gazte Danbada Laudixon.

2017an Gazte Akelarrea Igorren.

2018an Gazte Akelarrea Oiartzunen.

Eta hau ixez, 2019an Gazte Antolakundi sortu zan 40. urteurrenin ein zan jaialdixe Lemoan.

Eskerrik asko argazkixak bixaldu dozuezen danoi! Gogoratu argazki gexa topa ezkeo ernaiondarru@gmail.com ea bixaltzi 😉

Hamen lagaten dotsuau len aipatutako ekimenan egitarauk:

17. egune Turrunin! Zaldibar argitxu!

Hilabete 2, Zaldibarko zabortegixak Alberto eta Joaquin erun zittunetik.

Kalin ezin badou eon be, Zaldibar Argitu plataformatik gaurko eitten daben deialdixaz bat nahi dou eiñ Turrunetik.

Horretxeatxik, gaurko erronki, eskulanak, marrazkixak… eitteku de. Zaldibarreko egoeri salatuz, eta Alberto eta Joaquinen etxekukin bat eiñ asmoz.

OSASUNA * LANGILEAK * ERANTZUNKIZUNAK

Betiko modun Turrunea bixaldu, baine ez ahaztu #zaldibarargitu eta #joaquinetaalbertogogoan ipintxi, sare sozialetan gure aldarrixak oihartzune euki datxin.

15. egune Turrunin! Abesti bat preso ta iheslaxan alde!

Daneako 15 egun ein douz Turrunin egunero ekimen, gai, atalak… etxen. Batzuai konfinamenduko 15 egunak arin pasako gakozen beste batzuai motel. Kontu de hamen gazela ta gerua gitxia falta dala lengoa buelta etxeko. ANIMO ta ZAINDDU!!!

Aurreko baixako bixetan ein douen modun, gaur be etxin falta gaskuzenakin gogoratzeko tartetxu bat hartuko dou. Preso ta iheslaixan aldeko, euran omenezko edo eurak gogorarazten hgatxun ABESTI bat ipiniko dou sare sozieletan.

Gogoratu 4. asteburu ixango dabela bixitxa baik, pakete baik… telefonoz eta eskutitzez hurbilekukin harremantzeko modu bakarra!

Beraz barriro lagaten dou hamen Ondarruko Ernaik ata ban kartel hau. Bertan ondarruko presun espetxitako helbidik dakazuez herriko berotasune ta maitxasune eurai aiaeraitxeko!