#AberriEguna2020 #EuskalHerrriaBatera

Apirilan 12an Aberri egune da. Urtero lez, balkoitxan ikurriñak ipintxeko deixe eindde. (Baten batek ikurriñik ez badakar, lasai, baixakun GARAk ikurriñ handixe ekarriko dau-eta.

Aurten, bixi douen larrialdi egoeri dala-eta, Euskal Herria Batera ekimen herritxarra abiatu de eta zelan ez, Turrunetik be bat eitten dou ekimen horreaz. Beste batzuk bai baiñeka dabizen bitxartin…

Danon artin mosaiko handi bat osatu bir dou domekako, beraz, ata argazkixe; ikurriñaz, presun banderoliaz, euskal seleziñoin alde, independentzixin aldarrixaz, edo zeuk nahi dozun aldarrixe orri baten idatzi, pintxa… eta bixaldu ahalik ariñen.

Ia zenbat ondarrutar agertzen gazen!

Horretaz gain, bertan egunin be eukiko dou zer eiñe. Coronaviruse dala-eta hil dizen euskal herritxarrai dolu adierazteko 12:30in minutu bateko ixiluni eingo dou, eta gero; Txoria Txori eta Ikusi mendizaleak kantako douz.

Informaziñoi gehixa: https://www.aberrieguna2020.eus/ orrixan.

Badakixue gure artxibo historiku handixe dana… 1964an Gernikan eiñ zan Aberri Eguneko argazkixaz gatoz gaur. Hainbat ondarrutar jun zin berta. Ia inor ezautzezuen?

Mont de Marsan-eko euskal preso politikuk be mezu hau plazaratu dabe aberri eguneko deialdixetan parte hartzeko bideo honen bitxartez:

Aurten etxitan zelebrako dou, baine emongo dotsau itxuri. Balkotxan ikurriñe ipiñi, alkartute kanta… Falta gaskuzenan akordun beti… “Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko!”

Gora Herria!!!