Alamedan batu ginan Mendebaldeko Saharan alde!

Atzo, domekan (Azaroak 15) Alamedan batu ginan herri sahararrai elkartasune adierazteko eta eurakin gazela esateko.

Pasa dan baixakutik gerra egoeran da Mendebaldeko Sahara. Guerguerateko bidi itxitxen euazen herritxarrak inddarrez bota zitxun marokoko armadik, beraz 1991ko su-eten akordixu apurtute geatu zan.

Kontzentran irakurritxakuaz bideo hau ein dabe Yaalah elkartekuk. Bertan, gatazki azaltzen dau eta gertaten dana konta:

Saharar herrixaz elkartasune! Bixar (Az-15) 13:00etan KONTZENTRI Alamedan

Sahararrak borroka armatu berrartu dabe marokok einddako eraso militarra erantzuteko. 1991an sinatutako su-eten akordixu apurtu dau Marokok.

Honen harire eta herri sahararrai elkartasune adierazteko, ondarruko YAALAH elkartik KONTZENTRAZIÑOI deitxu dau:

🔴KONTZENTRAZIOA🔴

Borroka armatua berrartu du Fronte Polisarioak, Marokok Guergueraten burututako ofentsiba militarrari erantzuteko. Marokoren bortxaketa militarra dela eta, 1991ko su-eten akordioa hautsita geratu da.

Sahararrei gure elkartasuna adierazteko eta Mendebaldeko Sahararen askatasuna aldarrikatzeko dei egiten dugu Ondarroako Yaalah elkartetik antolatu dugun kontzentrazioan parte hartzera.

🗓️Azaroak 15, Igandea
🕐13:00etan
📍Alamedan

Maroko Guerguerat eta Mendebaldeko Saharatik kanpora!

SAHARA ASKATU! ✊🇪🇭

Yaalah elkartea

Yaalah elkarti anaitute dan Bir ganduz, kanpamentutako herritxik, irudi honek bixaldi dotze elkarteko kidiai. Bertako gaztik base militarreta juteko prest daz eta asko eta asko duz bidin momento honetan euran senidik agurtu eta gero.

Azaroak 11 (eguaztena) konzentaziñoi Anbulatoxo aurrin: OSASUNGINTZA PUBLIKU DEFENDATU!

Pasan astin eingendun latxeik, datorren eguaztenin (A-11) arratsaldeko 5 etan anbulatoxo aurrin batuko gaz OSASUNGINTZA PUBLIKUN alde. Inpuesto bidez kobraten doskuzen diruk, era egokixin erabiltxeko eskatzetzau gure agintarixai. Adibidez, Abiadura handiko trena albo baten laga (dirutzak daz gastaten bertan) ta benetan birdouzen gauzatan gasta birdiz danon diruk, tartin OSASUNGINTZAN.