Oporrak bakin programin kanpañi ONDARRUn

Marokon erruz burututako exodu eta gero hainbat ume saharar planetako desertoik gogorrenin (hamada) daz errefuxiatu egoeran , Argeliko Tinduf probintzixan. Logiku dan morun desertu bateko urtaroik gogorrena udi ixaten da 50°c arteko tenperatureta aia arte.

Egoera honei buelti emon naixan hainbat urtetan estatu ezberdiñetan “Oporrak bakean” programik, udan 10-12 urte bitxarteko umik geure familixeta 2 hileako ekarri, azterketa medikuk ein, alimentaziñoi egoki eta ekilibrau bat emon, hizkuntzi ikasi eta umik umetasunaz gozatetzeko aukeri emoten dozku.

Azkan urtitan umin kopuru nabarmen baja danez, ONDARRUn sortu barri dan “Yaalah” saharar herrixan aldeko elkartetik herri mailan programa hau gestionateko arduri hartu dou,horretako udalan urteroko laguntza ekonomiku datozen umiai biajeko gastuk ordaintzeko ezin besteku de.
Beste baik, elkartetik dei etxetzau herritxarrai udan ume saharar bat hartu eta 2 hillin familixan eukitxea!
Yaalah elkartea.
UME SAHARARRAk

On galderiai bueltaka gabiz.

Zapato-domekan jaso zue paperak?
Ba hamen dakauz hautesontzixak prest.
Gure Esku Dagoko paneletan.

buzoik2.jpg

Ez bazu jaso: Paper baten idatzi zeuri gustako gatzune… eta referente latxeik geuk ipinitxakuk erabili zeinke nahi ixan eskeo. Kalin banatutakuk ez dakarre inportatzirik, gauzi parte hartzi de.

Pentsazue galderi zein aukeratu?
Dudak dakazue galderetan???
Ba euenin dakau hitzaldi ederra
GUZUR ETXIN, galderin goraberan.
IMG-20170305-WA0011.jpg

Mario Zubiaga (EHUko irakasli),gaur egun Euskal Herrian, erabakitzeko eskubidi eztabaidan gain persona ezaun bat da.

ANIMA ETA PARTE HARTU!!!

                    GURE ESKU DAGO.

 

Urtarrillak 18 (eguaztena) elkarretaratzi Alamedan, Indarkeixa Matxisti salatzeko

10Valentzin bi urteko ume donostiarra larri zauritu dau beran atxak eta Burlatan gixonezko batek beran andri hil eta beran gorputze erreka bota dau. Bi eraso matxista honek salatzeko elkarteratzi deitxu dau udalak 19:00etan Alamedan.

Herritarrei kontzentraziñoin parte hartzeko deixe egin nahi dotza udalak, indarkexa matxistiaz amaitzi danon arduri dalako eta eraso guztik salatu bihir dizelako.

GERRAIK EZ! MUGAIK EZ! AHLAN WA SAHLAN! (Abendun 7txik 29re) jardunaldixak

Ekialde hurbillin gerrik eztakar etenik, hori dala ta euran herrixetatik ihesi jarraitzen dabe millaka pertsonak.
Turkia, Libano eta Jordaniako mugetako errefuxiatun kanpamentuk gainezka daz milloika laguneaz. Europaruntz etorteko bidi hartu eta Greziko lurraldea allati lortubenak laste urtebete eingo dabe giza eskubidik urratzen daben kanpamentutan, etorkizune ondion airin dakarrelarik.
Espainiko estatuk 17.680  errefuxiatu onartzetik aparte da, 500 lagun be ez baitau hartu.
Turkiatik Erdoganek mugi zabalduko daben amenazi bota arren, Europak beste aldea beatzen jarraitzen dau inolako pausoik emon baik. Rusiak pasillo humanitaxuk iraiko daben seinalik emon dotxuz… Esan asko eta ein?ekintzak nahi dou!
Krimen humanitaxo honen inguruko kontextualizaziñoi etxeko, Greziko kanpamentutan zein egoeratan bixi dizen jakitxeko, inguruko proiektun barri jakitxeko eta herritxarrok drama honen ingurun gehixa hausnartzeko, egun berezixak datoz ondarrure:
ongi-etorri-errefuxiatuak

GREZIA aldetik mezu argixe, OPEN THE BORDERS, AHLAN WA SAHLAN, MUGAK ZABALDU!!!

Ezta egun egokixena gaur. DONALD TRUMPek irabazi dau hauteskundik Estatu Batuetan eta honek mezo argixe zabaldu dau ERREFUXIATUK KANPOA esanaz, bañe guk beste hau esaten dotzau.

Idatzi hau OIHANA GOIKOETXEA OSA erizain Ondarrutarrak bixalduzku GREZIA aldetik:

oihana-goikoetxea-osa

m

mmm

mm

Greziako errefuxiatun kanpamentutatik:
Softex, Vasilikas, Derveni, Sinatex, Sindos Karamanli, Nea Kavala, Cherso, Kalahori, Fracaport, Vahichori, Elpidia … Egun batzuk pasa diz  kanpamentuk bixitxaten hasi giñanetik, euran seme alaban lelengoko bixotz taupadak ekografixan ikusieran irribarrik erregalatezkuzen emakumik ezautzen gazenetik.
Egun batzuk pasa diz ondala bost hillabete ezautu nitxuzen Aia eta Usman topa nebanetik, Idomeni eta Eko-ko geure umik. Edo familixa Kurdu, apirillearte eztakarrena asilu eskatzeko bigarren elkarrizketi; esanez eztala arazo bat, familixa guzti batea dalako.
Egun batzuk pasa diz Moha ezautu nebanetik, palestinatik etorri dan lagun eta itzultzaile ezin hobi. Beratxik ezpazan ixango Rowing Togetherreko lana ez zan ixango posible aurrea eruti.
Egun batzuk pasa diz konturatu nazenetik jentik eztakarrela lengo jakinmin bardine galdetzeko nungu zazen edo umik eztatozela lengo energixa bardiñaz jolastea.
Baakixue zeatxik?
Gaurko egune, atzoko eta bixarko egunan bardiñe dalako.
Pentsaten jarteko momentu de.
Konturatzen gaz benetan zeatxik dazen hamen?
Konturatzen gaz benetan zeatxik laga dotxuezen euran biximoduk atzin?
Konturatzen gaz GERRAk atxik datozela? Edo euran herrixetan ZAPALDUTE dazelako?
Konturatzen gaz etorkizune idazteko aukeraik ezgazela emoten?

Eta ZEU ixango baziñake egunerokotasune halako haima baten etxen dabena, ZER?

Ordun, ze ein neike? Diru nahi dot emon, jateku eta erropak batukou, medikamentuk bixaldukou…primeran! Baine baakixue ze? Amen bir dana, mugak behingoz zabaltzi de.

OPEN THE BORDERS!
AHLAN WA SAHLAN!

Urrixan 22 (zapatu), mendi irteeri KARENKA guraso elkartin eta AURRERA mendi taldin eskutik

2Ibilbidi: Ondarruko Alamedi-Errentexa-Ondarruko Alamedi. Goxeko 1o:ooetan Alamedatik urtenda. Ibilbidi amatxu ostin, 14:00xak aldea gitxi gora behera luntxe egongo da parte hartzalle guztixentzako Antiguako Ama zaharran egoitzan.

Ondarru Integratzalle baten alde, Animatu danok!!!

Antolatzallik, KARENKA GURASO ELKARTI eta AURRERA MENDI TALDI

Laguntzalli, ONDARRUko UDALA