Oporrak bakin programin kanpañi ONDARRUn

Marokon erruz burututako exodu eta gero hainbat ume saharar planetako desertoik gogorrenin (hamada) daz errefuxiatu egoeran , Argeliko Tinduf probintzixan. Logiku dan morun desertu bateko urtaroik gogorrena udi ixaten da 50°c arteko tenperatureta aia arte.

Egoera honei buelti emon naixan hainbat urtetan estatu ezberdiñetan “Oporrak bakean” programik, udan 10-12 urte bitxarteko umik geure familixeta 2 hileako ekarri, azterketa medikuk ein, alimentaziñoi egoki eta ekilibrau bat emon, hizkuntzi ikasi eta umik umetasunaz gozatetzeko aukeri emoten dozku.

Azkan urtitan umin kopuru nabarmen baja danez, ONDARRUn sortu barri dan “Yaalah” saharar herrixan aldeko elkartetik herri mailan programa hau gestionateko arduri hartu dou,horretako udalan urteroko laguntza ekonomiku datozen umiai biajeko gastuk ordaintzeko ezin besteku de.
Beste baik, elkartetik dei etxetzau herritxarrai udan ume saharar bat hartu eta 2 hillin familixan eukitxea!
Yaalah elkartea.
UME SAHARARRAk

Iruzkin bat utzi

Giza eskubidik, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.