IRLANDA, FLANDRIA, SUEDIA, LETONIA, GALIZA, KATALUNYA eta EUSKAL HERRIKO europar parlamentaxun eskakizune da azpixan ikusi eta entzungo dozuena.
Giza eskubidik
Azaruk 30 ( eguena) dokumentala Etxelilan: Las mujeres decididas
Dokumentalaz: El Salvadorren eta Hondurasen haurdunaldixe eteteko eskubidiai buruzko dokumentala. Egutegixe: Azaroak 30 Ordutegixe: 17:00etan Leku: Etxelila.
Antolatzaili: Boga-Boga Elkartea

Azaroak 25 EMAKUMINGANAKO INDARKEIXIN KONTRAKO EGUNE

[Irudixak] Ibon eta gaxoik dazen presun aldeko manifestaziñoi Ondarrun!
ABENDUN 9an DANOK PARISEA! Autobusetako zerrendak iratxe herriko leko ezberdiñetan!
Abendun 9an zitxa oso garantzitsu dakau Estatu frantsesan hiriburun, Parisen “Bakearen artisauk” deitxute.
Argazkixe: Lea Artibai eta Mutrikuko Hitza
Bertan onarte emon dizen pausuk sendotu eta on PRESUN txandi dela aldarrikatuko dou, estatu frantsesai armagabetzin ondoren pausuk eskatzea jungoa!
Ondarrun autobusetako zerrendak baduz beteten!
Zeuk be herriko autobusin nahibozu etorri Parisea… EMON IXENA: KURIKE, KULIXKA edo ZURRU-MURRUN!
155. KONTRA eta DEMOKRAZIXI eta ERABAKITXEKO ESKUBIDIN ALDE Azarun 4an (zapatu) danok BILBOA!!!
Ixenak emoteko tokixak: KULIXKA tabernan eta KURIKEn. Autobusak Zaldupetik urtengo dau arratsaldeko 15:30tan.

Sevilla II ko presuk, IBON eta gaxoik dazen presun alde burrukan!
Atzo hauxe mezu zabaldu zan Sevilla II ko presun burrukaldixan ingurun…
Gaixo dauden euskal preso politikoek pairatzen duten egoera larriaren aurrean eta bereziki Ibon Iparragirre gure kidearen muturreko egoeraren aurrean, SevillaII espetxean gauden euskal preso politikoek ondorengoa adierazi nahi dugu:
Euskal Herrian Ibon Etxeratzeko egiten ari diren mobilizazio eta eskaerekin bat eginez, astelehen honetatik aurrera (2017.10.17) espetxe honetan gauden Euskal Preso Politikoak borroka iraunkor bat hasiko dugu. Txandaka txapeoak, barauak eta janariari ukoak egingo ditugu “Ibon Etxera Bizirik” leloarekin.
Emakumin Kontrako indarkexin kontra urten dou Kalea
Beste behin be kalea urten gendun atzo illuntzin Emakumin aurkako erasuk salatzeko eta bereziki Gasteizen gertatu zan erahilketin kontra. Gixon eta emakumik kontzientzixaten jun bigaz gai honetan batea einbirdouela aurrea, danon arazu dalako, ez bakarrik emakumiona.

Irailak 29 (baixaku) Alamedan Elkarretaratzi Sestaoko erailketa matxisti salatzeko
Sestaon ixandako erailketa matxisti salatzeko elkarretaratzi eingo da gaur, arratsaldeko 19:30etan, Alamedan. Kontzentraziñoi ‘Emakumeon kontrako indarkeriarik ez!’ lemapin burutuko da. Bertan parte hartzeko deixe luzatzen dotzuau. Horreaz lotute, Udaletxeko mastetan ikurriñak media astan eongo diz erailketa honen gaitzespenan seinale.

Zapatu Urdiñin eraso sexistak salatzeko telefono bat egongo da
Radixu Irratixe eta Etxelilan arteko lanketin ondorioz aurtengo Zapatu Urdiñin intentsitate ezberdinetako eraso sexistak salatzeko telefono zenbakixe egongo da behar dabenak erabiltzeko. Telefono honen bitartez, zapatuko jai egunin emon leiken (hobeto ez badaz) eraso guztixak identifikatu eta behar dan neurriko erantzune emoti ahalbideratu nahi de. Aurten proba modun salaketa telefonu ipiniko da 13:00etatik uztailaren 2ko 8:00eta martxan, hurrengo astin telefonun baloraziñoi eingo da. Jai eremuk eremu aske bihurtzeko saiakera hau, hasieri baino ez dela azaldu dabe Radixu eta Etxelilako lagunak, ixan be aurrea begire lanketan sakontzeko asmu dauke. Ondo pasa jaxe bañe gogoratu, EZETZA EZETZA DALA!!!






