Ondarruko udalak eta Udal Berdintasun kontseiluk deitxute, gaur arratsaldeko 20:00tan konzentraziñoi bat eingo da ERASO SEXISTAN KONTRA.
Eta, behean ikusten dozuen latxeik Udalak idatzixe presta dau EMAKUMINGANAKO INDARKEIXAIK EZ izenburuaz.

Ondarruko udalak eta Udal Berdintasun kontseiluk deitxute, gaur arratsaldeko 20:00tan konzentraziñoi bat eingo da ERASO SEXISTAN KONTRA.
Eta, behean ikusten dozuen latxeik Udalak idatzixe presta dau EMAKUMINGANAKO INDARKEIXAIK EZ izenburuaz.

Atzo urten ban Altsasuko gaztin kontrako sententzixik. 2 urtetik 13 urte bitxarteko zigorrak emotzez montaje polizial, mediatiko eta politiko baten ondorixoz urte bat baino gexaua bahitxute dakarrezen gaztiai!
Hau montaje guzti salatzeko eta ABSOLUZIÑOI ez dan beste epairik ez douela onartuko argi lagateko, KONTZENTRAZIÑOI deitxu dabe Ondarrun!
Ondarruko hezkidetza egitasmuk herriko ikastetxik batu eta Maiatzak 17xan grabatako libdube da behian ikusiko dozuena. Inddarrak batu eta gauza politxak etxeko gai gazela erakusten dau lan honek. Zoixonak danoi!
Hauxe mezu jaso dou Ondarruko lasterbidean antolatzen dabizenan eskutik, bertan, bera egune aurrea atateko beharrezkuk dizen lantaldik agertzen di eta biharreako prest dan edozeinek ahalko dau ixena emon:
Aupa herrikide.
ondarru.lasterbidean@gmail.com
Hauxe da erabiliko douen helbidi lantalditan herriko eta eskualdeko jenti apuntateko. Behiko taulan agertuko di lantalde desberdinak, eta kalkulaten dou 150 pertsona inguru biko dile lantaldik osatzeko.
Lantalditan parte hartzeko interesata zazenok email bat bixaldu ixen-abizenakin eta parte hartu nahizuen lantaldin ixenaz. Kuadrilla modun nahibazue apunta, kuadrillin ixena eta zemat pertsona ixango zazen.
50 pertsona ibilbidiai lotute
60-65 pertsona bazkairako
30 pertsona dortsaletako eta kontsignako.
Beste 30 segurtasuneko taldeako.
15 pertsona txosnetako turnutako
Amaitzeko 10na azkan lantalde bixetako (egitarau + ekitaldixe eta komunikazinoi + propagandi).
Lan talde bakotxeko batzarrak etxen dizenin explikako di zeintzuk dizen ein biharreko zereinak.
Lanak bikoiztekuk ixango di askotan, hamen kaso bi adibide modun:
Karrerin aurretik segurtasunin aparkalekun egongo dan bat gero ibilbideko bidegurutze baten egon laike edo bazkatxan serbiuten.
Beste adibide bat, goxin dortsalak banatzen edo kontsignan dana, bazkatxan serbiuten egon leike bebai…
Beste baik eskerrik asko Lasterbideaneko lantaldin ixenin. Herritxarron inddarra biharrezku ixangora Ekainak 17an, gure artin falta dizen danak etxin nahi douzela aldarrikatzeko.
Lantaldin zerrendi:
IBILBIDI + BIDEGURUTZITAKO SEGURTASUNE
DORTSALAK + KONTSIGNI
SEGURTASUNE: APARKALEKUK, SEINALIZAZINOIK
BAZKAXE
TXOSNETAKO TURNUK
EGITARAU + EKITALDIXE
KOMUNIKAZINOI + PROPAGANDI

Zurrumurruk entzuten hasitxe geuazen ongo egunetan, eta gaur komunikabide español batzuk konfirma dabe IBON Arrasatea ekarriko dabela. Ez dou argitaratu nahi ixan; IBONen abokatuk HITZAi baieztatu dotzala entera gazenearte.
Abokatuk esan dabenez, gaur gabaz ero bixar esperoten da Ibon Arrasateko Aita Meni ospitxalea ekarti, eta erun bitxartin Zaballako espetxetik pasako da.

Seguru IBON Alcala Mecoko espetxin baino hobeto egongo dana Arrasaten, baine ezinddou ahaztu dakarren gaixotasun atzeraeziñe, IBON ETXIN egon bilitxake aspalditxik, etxekukin eta lagunakin! Arrasaten egon arren preso jarraitzen dau IBONek, eta ezin gaz gelditxu eskubide guztikin ETXEA EKARRI ARTE!!!

Hamen HITZAn albiste osu:
Alcala Mecotik atera dute Ibon Iparragirre, Aita Menni zentrora ekartzeko
Eurixe, hotza, haxi… fenomeno klimatologiko guztik geure kontra euki douz beste behin be, baine eztiz ixan nahiku gure aldarrixak ixiltzeko! Garan kalkulun arabera, 100.000 lagun batu ga gaur bilboko kalitan! 95.00 lagun GIZA ESKUBIDIK, KONPONBIDI eta BAKI eskatzen! Ta zelan ez PRESO ETA IHESLAXAK ETXIN bihir douzela aldarrikatzen!
Aurretik altzatako postin esan douen modun 3 autobuskara eta hainbat eta hainbat lagun jun ga garraio publikun, kotxitan…
Hamen gaurko manifestaziñoik laga doskuzen irudi eder batzuk!



















Atzoko berria egunkarixak ekarri ban Ertzainakandik torturatuk ixan dizen hiru lagunei eitzen elkarrizketi, tartin Urtza Alkorta herrikidi.
Bertan diñonez 4.113 tratu txar eta tortura kasotik, 336 Ertzainak einddakuk di Eusko Jaurlaritzik torturin ingurun ata daben txostenan arabera. Torturak salatu dotxuezenan testigantzak gai deserosuk dizela eta gatxaua ixaten dala gizartin aitortzi lortzi diñue.
Hamen elkarrizketin loturi:
https://www.berria.eus/paperekoa/1987/002/001/2018-01-07/ahots_deserosoak.htm
Urtero modun zitxa inportanti dakau Urtarrilak 13an BILBON. Atsaldeko 17:30 etan hasiko da mobilizaziñoi La Casilla paretik eta berta juteko autobusak egongo di ondarrutik. Danak etxea ekarteko dan danok ga beharrezkuk, eta urte guztin morun urtarrilan 13an be argi eta garbi esango dou DANAK ETXIN NAHI DOUZELA!
IXENA EMOTEKO ZERRENDAK: ANAITA, KULIXKA…


Hauxe mezu bixalduzku mirentxin gidarixak:
Kaixo!
Baixakun atsaldeko 18:00tan gaztetxin Mirentxineko batzar iraxe eingo da!
🚐🚐🚐🚐🚐
Zer da Mirentxin?
Ba Mirentxin txofer solidaxun talde bat da, nun astebukaerero dispertsiñoi apurtzen laguntzen douen.
Presun senide eta lagunak eruten douz astebururo furgonetetan, danak batea, segurtasunaz eta errepidin buruko miñak errezten laguntzen dotzau, holan euran kezka bakarra bixitxi ondo juti eta biajin pixu gañetik kentzi de biajin kostuk be murriztiaz batea.
Nahizu txofer solidaxu ixan?
Ba aukera aparta akazu eta baldintza bi daz bakarrik: Lehenengoku 25 urtetik gora eukitxi (dakauen seguruk alantxen eskatzen dozkulako) eta bigarrena GOGU!!!
Besteik ezta bir txofer solidaxu ixateko oseake nahi badou danon artin lagundu senide eta lagunai dispertsiñoin pixu errezten anima eta apunta zatxez esperientzi politx honetan merezi dau te. BIXITXA BAIKO PRESOIK EZTOUELAKO NAHI !!!
Gogoratu Abenduak 22 baixaku atsaldeko 18:00tan gaztetxin!
Ondarruko mirentxineko lan taldi
Gaur goxin emon dotse lekuku Oñatiarrak Ondarrutarrai, eta 2018ko LASTERBIDEAN aurkeztu dabe! Bertan hainbat herritxarrek parte hartu dabe, tartin etxeratekuk, iparra galdu baik plataformakuk, Angelita Ibonen amak, lasterbideaneko ondarruko lantaldekuk, norbanakuk…
bertan azaldu dabe zer dan LASTERBIDEAN eta zeintzuk dizen beran helburuk… Antolatzailik argi laga dabe preso eta iheslaxan aldeko eta giza eskubidin aldeko ekimena dala, eta eurak be presente egongo dizela egun honetan. Adibidez, irabazliai emongo gakoezen sarixak presuk kartzelan einddako eskulanak ixango di…
Lelu “animaten za aringaingan etxea?” Eta aurtengo erronki 1500 aringaingalari batzi!
Hamen prentsaurrekun bideu HITZAn eskutik: