GREZIA aldetik mezu argixe, OPEN THE BORDERS, AHLAN WA SAHLAN, MUGAK ZABALDU!!!

Ezta egun egokixena gaur. DONALD TRUMPek irabazi dau hauteskundik Estatu Batuetan eta honek mezo argixe zabaldu dau ERREFUXIATUK KANPOA esanaz, bañe guk beste hau esaten dotzau.

Idatzi hau OIHANA GOIKOETXEA OSA erizain Ondarrutarrak bixalduzku GREZIA aldetik:

oihana-goikoetxea-osa

m

mmm

mm

Greziako errefuxiatun kanpamentutatik:
Softex, Vasilikas, Derveni, Sinatex, Sindos Karamanli, Nea Kavala, Cherso, Kalahori, Fracaport, Vahichori, Elpidia … Egun batzuk pasa diz  kanpamentuk bixitxaten hasi giñanetik, euran seme alaban lelengoko bixotz taupadak ekografixan ikusieran irribarrik erregalatezkuzen emakumik ezautzen gazenetik.
Egun batzuk pasa diz ondala bost hillabete ezautu nitxuzen Aia eta Usman topa nebanetik, Idomeni eta Eko-ko geure umik. Edo familixa Kurdu, apirillearte eztakarrena asilu eskatzeko bigarren elkarrizketi; esanez eztala arazo bat, familixa guzti batea dalako.
Egun batzuk pasa diz Moha ezautu nebanetik, palestinatik etorri dan lagun eta itzultzaile ezin hobi. Beratxik ezpazan ixango Rowing Togetherreko lana ez zan ixango posible aurrea eruti.
Egun batzuk pasa diz konturatu nazenetik jentik eztakarrela lengo jakinmin bardine galdetzeko nungu zazen edo umik eztatozela lengo energixa bardiñaz jolastea.
Baakixue zeatxik?
Gaurko egune, atzoko eta bixarko egunan bardiñe dalako.
Pentsaten jarteko momentu de.
Konturatzen gaz benetan zeatxik dazen hamen?
Konturatzen gaz benetan zeatxik laga dotxuezen euran biximoduk atzin?
Konturatzen gaz GERRAk atxik datozela? Edo euran herrixetan ZAPALDUTE dazelako?
Konturatzen gaz etorkizune idazteko aukeraik ezgazela emoten?

Eta ZEU ixango baziñake egunerokotasune halako haima baten etxen dabena, ZER?

Ordun, ze ein neike? Diru nahi dot emon, jateku eta erropak batukou, medikamentuk bixaldukou…primeran! Baine baakixue ze? Amen bir dana, mugak behingoz zabaltzi de.

OPEN THE BORDERS!
AHLAN WA SAHLAN!

Iruzkin bat utzi

Giza eskubidik, Internazionalismu, Ondarrutarrak mundun atalean

Erantzunak itxita daude.