GERRAIK EZ! MUGAIK EZ! AHLAN WA SAHLAN! (Abendun 7txik 29re) jardunaldixak

Ekialde hurbillin gerrik eztakar etenik, hori dala ta euran herrixetatik ihesi jarraitzen dabe millaka pertsonak.
Turkia, Libano eta Jordaniako mugetako errefuxiatun kanpamentuk gainezka daz milloika laguneaz. Europaruntz etorteko bidi hartu eta Greziko lurraldea allati lortubenak laste urtebete eingo dabe giza eskubidik urratzen daben kanpamentutan, etorkizune ondion airin dakarrelarik.
Espainiko estatuk 17.680  errefuxiatu onartzetik aparte da, 500 lagun be ez baitau hartu.
Turkiatik Erdoganek mugi zabalduko daben amenazi bota arren, Europak beste aldea beatzen jarraitzen dau inolako pausoik emon baik. Rusiak pasillo humanitaxuk iraiko daben seinalik emon dotxuz… Esan asko eta ein?ekintzak nahi dou!
Krimen humanitaxo honen inguruko kontextualizaziñoi etxeko, Greziko kanpamentutan zein egoeratan bixi dizen jakitxeko, inguruko proiektun barri jakitxeko eta herritxarrok drama honen ingurun gehixa hausnartzeko, egun berezixak datoz ondarrure:
ongi-etorri-errefuxiatuak

Iruzkin bat utzi

Giza eskubidik, Herri mugimenduk, Internazionalismu atalean

Erantzunak itxita daude.