Azaroan 20 xan zapatu, 18.00etan Kofrai Zaharrin Andrabanda Feministin dokumentala aurkeztea duz, bertan jaso dabe 10 urteko ibilbidi. Hurreatu ikustea!

Azaroan 20 xan zapatu, 18.00etan Kofrai Zaharrin Andrabanda Feministin dokumentala aurkeztea duz, bertan jaso dabe 10 urteko ibilbidi. Hurreatu ikustea!


IV. Berdintasun Plana zehazteko lanketa prozesun murgildute jarraitzen dabe eta beste lan saio ireki bat egongo da azarun 10 in, Etxelilan. Lan saiun helburu, orain arteko prozesun jasotako ekarpenakin osatzen dan IV. Berdintasun Planan zirriborru ezagutzea emoti eta horrei buruzko ekarpenak jasoti ixango da. Etxelilako erabiltzaile zein gaxan interesa duen edonori luzatzen dotze gonbidapena, danon ekarpenakin aberasgarrixaua ixango baita Berdintasun Plan barrixe.
Irakasli: Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi
Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko unea bizitzen ari da, eta adin guztixetako emakumk hurbiltzen ari dira mugimendu horretara. Hala ere, askotan, eztabaidak oso eskuragarriak ez diren eta nahiko konplexuak diren kontzeptu eta ideiez beteta daude, eta horren ondorioz, ez dira beti ulertzen. Tailer honen helburua da feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak ezagutzea modu erraz eta ulergarrian. Lan egingo dugu parte hartzeko metodologiaren bidez, une teorikoagoekin uztartua.
Egutegixe: Urriak 29 eta 30 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixaku) / 11:30-13:30 (zapatu) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 5 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Irakasli: Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €
Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Urrian 13 an arratsaldeko 6,30 tan eta Etxelila eta Udaleko Berdintasun Sailak antolatutako ekitaldixe eukikou Etxelilan. Hizlarixe: Ane Labaka Mayoz, bertsolaxe, sortzaili eta ikerlaxe. Bertsolaritza feminismotik ikertzen dabil.

Umore politiku de; gizarte-desoreken isla dan praktika soziala. Umorik, boteri danin, normak markatutako genero-arauk iraunarazteko balixo leike. Kontraboteri danin, aldiz, genero-arau horrek zalantzan jarri eta iraularazteko be balixo leike. Feminismuk umori arma latxeik baliatu beharko luke (askotan baliatzen dau).

Aurten be lau ardatz eukikotxu ikasturtik: Eztabaidagune feministi, emakumintzako jabekuntza eskoli, parte hartze gunik eta erakusketak. Eztabaidagune feministan 7 hitzaldi, jabekuntza eskolan 10 ikastaro, 3 erakusketa… Irakurri hemen programazio osoa!
http://www.ondarroa.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Barnekoa/Berdintasuna/Documents/programazioa.pdf
Ikastaroetako ixen emotik urrian 6an zabalduko diz, eguaztenin. Matrikula egiteko fitxa bete (Etxelilan edo Udal Berdintasun sailin eskatute) eta ordainketa bete behar da. Goxetan Udal Diru Bilketa bulegun edo arratsaldetan Etxelilan. Matrikula ez da onartuko fitxa bete eta ordaindu arte.
Trixkantzi talde feministik, Amerika erdialdeko defendatzailikin mahai inguru antolatu dau baixako honetan (Irailak 23). “Migrazioak, erresistentzia feminista eta lurraldearen defentsa”
Mahai inguru Ondarruko gaztetxin burutuko da 18:00etatik 20:00eta bitxartin.


Ondarruko Andrabanda Feministin ekimenez eta bere 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi antolatu de Ondarrun ongoxe zapaturako (irailak 18). “Hausnarketi etxeko, zer gazen eta zer ixan nahi douen era kolektibun pentsateko aukeri eukiko dou zapatuan” argitxu dabe antolatzallik.

“Urte hasieratik dokumental bat grabaten gabiz, bertan jasotzeko gure helburuk, ibilbidi, funtzionamendu eta etorkizuneko erronkak. Eta, hain zuzen be, hausnarketa prozesu horren barrun antolatu dou Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi, alkarreaz batu eta hausnartzeko“. Ondarruko Andrabanda Feministiaz batea Gasteiz, Mendialdea, Bilbo, Basauri, Durango, Tolosa, Zarautz, Donostia eta Oreretako Andrabandak be herrixan eongo diz zapatun. Guztire 120 bat emakume. “Topaketa Batukada Feminista Sariaz batea antolatu dou, sare lana indartuz“.
Hamen dakazue egitarau osu:
Ondarruko Andrabanda Feministin 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi egingo da irailan 18 xan, zapatu, Ondarrun. Azpixan ikusiko dozuen kartelin azaltzen da egun horretako egitarau
Egun guztiko egitaraua antolatu dabe, Covid-19a dala ta ezarrita dazen arau eta protokolo guztixak kontun hartuz.

Ondarruko Andrabanda Feministak aurten 10 urte betetzen dituela eta, ospatu egin nahi dugu urteurren borobil hori. Ospakizunerako egune, irailaren 18a, zapatu, izendatu dou. Egun horretan hainbat ekitaldi eukikou: batetik, Euskal Herriko perkusio talde feministak Ondarrun batzeko asmu dakau, alkarreaz Topaketi ein, hausnartu eta proposamen barrixak pentsatzeko eta kalik hartzeko; bestetik, prestatzen ari garen urtemugako dokumentala aurkeztuko dou, feminismun erreferente dizen gonbidatu bereziek lagundute; eta, gañea, ahizpatasun bazkari ederra egingo dou.Gustoa ospatuko geunke egun hori zuekin batea; beraz, gurera gonbidatute zaze. Ondo izan eta laster arte! Ondarroako Andrabanda Feminista
