Urriak 29-30 ikastaru Etxelilan: FEMINISMOA GUZTIONTZAT

Irakasli:  Idoia Eizmendi, berdintasuneko teknikarixe eta NOKA talde feministako kidi

Ikastaruai buruz: Feminismu gorakada handiko unea bizitzen ari da, eta adin guztixetako emakumk hurbiltzen ari dira mugimendu horretara. Hala ere, askotan, eztabaidak oso eskuragarriak ez diren eta nahiko konplexuak diren kontzeptu eta ideiez beteta daude, eta horren ondorioz, ez dira beti ulertzen. Tailer honen helburua da feminismoaren oinarrizko kontzeptuak eta proposamenak ezagutzea modu erraz eta ulergarrian. Lan egingo dugu parte hartzeko metodologiaren bidez, une teorikoagoekin uztartua.

Egutegixe: Urriak 29 eta 30 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixaku) / 11:30-13:30 (zapatu) Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 5 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).