Irailak 18 (zapatu) Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi Ondarrun

Ondarruko Andrabanda Feministin ekimenez eta bere 10.urteurrena ospatzeko ekintzan barrun, Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi antolatu de Ondarrun ongoxe zapaturako (irailak 18). “Hausnarketi etxeko, zer gazen eta zer ixan nahi douen era kolektibun pentsateko aukeri eukiko dou zapatuan” argitxu dabe antolatzallik.

“Urte hasieratik dokumental bat grabaten gabiz, bertan jasotzeko gure helburuk, ibilbidi, funtzionamendu eta etorkizuneko erronkak. Eta, hain zuzen be, hausnarketa prozesu horren barrun antolatu dou Euskal Herriko Andrabanda Feministan Topaketi, alkarreaz batu eta hausnartzeko“. Ondarruko Andrabanda Feministiaz batea Gasteiz, Mendialdea, Bilbo, Basauri, Durango, Tolosa, Zarautz, Donostia eta Oreretako Andrabandak be herrixan eongo diz zapatun. Guztire 120 bat emakume. “Topaketa Batukada Feminista Sariaz batea antolatu dou, sare lana indartuz“.

Hamen dakazue egitarau osu:

  • 10:00. Ongi etorrixe eta aurkezpena, Zaldupe eskolako jolastokixan. Beatriz Egizabal. Pailazoa.
  • 10:30. Hitzaldixe. Andrabanda Feministak: jabetu, antolatu eta kaleak hartzen. Ainara Sarasketa eta Arantza Vicedo. Hainbat Batukada Feministen prestatzaileek, euren ibilbidea partekatuko dute, erronka berriei zelan erantzun proposatuz.
  • 11:00. Hausnarketi: Andrabanda Feministak ehuntzen. Euskal Herriko Andrabanda Feministen ekarpenekin. Andrabandetako kideek hartuko dute hitza, denon ekarpenak entzun, partekatu eta jasotzeko, beti erabili izan dugun sare lanari jarraipena emanez.
  • 12:00. Topaketan ondorixuk. Beatriz Egizabal. Esandako guztia jaso eta laburbiltzeko, umori erabiliko da, Bea Egizabal pailazoak topaketaren ondorioak kontatuko dituelako.
  • 13:30. Andrabanda feministan kalejiri. Goxeko saiu amaitzen danin, kalik hartuko dou, alkarreaz, perkusiñoi eta ahotsan bitxartez, feminismun aldeko eta matxismun kontrako mezuk zabalduz.
  • 15:00. Bazkaxe.
  • 18:00. Kontzertu. Arantxa Vicedo