Ondarruko Andrabanda Feministak aurten 10 urte betetzen dituela eta, ospatu egin nahi dugu urteurren borobil hori. Ospakizunerako egune, irailaren 18a, zapatu, izendatu dou. Egun horretan hainbat ekitaldi eukikou: batetik, Euskal Herriko perkusio talde feministak Ondarrun batzeko asmu dakau, alkarreaz Topaketi ein, hausnartu eta proposamen barrixak pentsatzeko eta kalik hartzeko; bestetik, prestatzen ari garen urtemugako dokumentala aurkeztuko dou, feminismun erreferente dizen gonbidatu bereziek lagundute; eta, gañea, ahizpatasun bazkari ederra egingo dou.Gustoa ospatuko geunke egun hori zuekin batea; beraz, gurera gonbidatute zaze. Ondo izan eta laster arte! Ondarroako Andrabanda Feminista
