Irudi honek erakusten dau gaur egunin EUSKAL PRESO POLITIKUK nundik noa kartzelaratute dazen. ETXIN! egon bihir dizela argi dakau guk, bañe hori esanaz batea Dispertsiñoiaz amatxu beharra dala be argi dakau. Atzoko albistik entzun ta gero, Españiko kartzeletan dazen PRESUK, Madrilgo kartzelak ixango diz apartien egongo dizenak. Zer suposatzen dau horrek? Istripuk eukitxeko arrisku gitxiaua, koste ekonomikuk zer esan biharrik bez, kidik batuaua,…Utopixiaz beti sinistu ixan dou, bañe pragmatikuk gaz, hainkak lurrin dakauzelako ta badakiauelako aurkarixak ez doskule oparririk eingo, DANAN ETXERATZI eskatzen jarraitxukou, bai kalin bai eskatu birdizen tokixetan.

Erderazko esamolde bat ibiliko dou albiste honeaz lotute: Es de bien nacidos el ser agradecidos. ETXERAT! elkartik mezu hau zabaldu dau:
Etxerat elkartik bere esker ona adierazi nahi dotza Bengoetxea Autobusak enpresiai, bide honen alderik zailenean senidiai lagundu dien konpainiari.
Urte luzeak igaro dira eta Euskal Herritik Sevilla, Puerto eta Algecirasko espetxeetara (hasiera batean Huelvatik ere pasatzen ziren) astero egiten genituen bidaia beldurgarrietan zerbitzua eskaini digute, ostiral arratsaldeetan Donostiatik abiatuta eta igandeetako goiz erdian itzuliz.
Beti saiatu dira senideei baldintzarik onenak eskaintzen, adibidez, autobus berria erostea tokatzen zitzaienean, erretiratzen zuten ibilgailuaren oheak jartzen zituzten.
Andaluziako espetxeetara gehiago bidaiatu behar ez dugun une honetan, eskerrak eman nahi izan dizkiogu Bengoetxea Autobusak enpresari, Fermina Villanueva gure presidentearen eta Patricia Velez gure bozeramailearen eskutik, kinke bat eta gure betiko esker ona emanez, hainbeste urtetan eta hain urte zailetan laguntza eman digutelako.
Milesker bihotzez!
