LITERATURA tallerra Etxelilan

Irakasli:  Ainhoa Aldazabal Gallastegi, Euskal filologian lizentziatu, literatur kritika feministan formatute eta Skolastikako kidi. Egutegixe: urriak 15, azaroak 12, urtarrilak 14, otsailak 11, martxoak 11 eta apirilak 8 (baixakuk). Ordutegixe: 17:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikula: 10 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri eongo da, eta arratsalditan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Ikastaruai buruz: Ikastaro literario hau ikuspegi historikotik landuko da. XIX. mendin emakumik euken egoeran kokatzeko datu historiko eta soziologikuk baliatuko dou. Literaturarin historia, literatur teoria eta literatur kritika baliatuko dou garai honetako emakume idazlin lanak berrirakurtzeko. Idazle ezagun eta klasikuk hain zuzen be: Austen, Shelley, Bronte ahizpak, Gaskell ,etab.