Beste domeka bat, beste erronka bat TURRUNIN. Nundik ibili gaz?

TURRUNEruok ez gaz etxin geatzen gazenak. Udi allaten dan bakotxin, motxilak artu eta mundu ikustea urten ixan dou (aurten ikusteko da). Sasoi baten españolak aurpegiratzen doskun gure abertzaletasune biguntzeko mundu zabalea urten bihir gendule. Ez ekixen zeintzukin ebizen!

1- Ze mendixetan atataku de beheko argazkixe?

Erantzune: Alpe Frantsesak

2- Ta ze mendi de hau?

Erantzune: Anayet

3- Ta ze menditxan eon giñan hamen?

Erantzune: Kalamu


4- Ze mendi agertuko litxake hor aurrin?
Erantzune: Anboto

5- Hona juteko ez da kotxeik hartu bir, ze mendi tontor da?

Erantzune: Arno

6- Mendixak laga ta beste leku batzuk ezautzen be ibili gaz. Nun atataku de argazki hau?

Erantzune: Burgos

7- ta beste hau?

Erantzune: Belfast

8- Ze lekutan ata gendun hau?

Erantzune: Estrasburgo

9- Hau be ezautu gendun, nun atataku de?

Erantzune: Auschwitz

10- Abiona hartu ta hona alla giñan, nun da ba?

Erantzune: Turquia

11- Everest ezta bañe ixe ixe, nun da ba hau?

Erantzune: Nou Camp Bartzelona

12- Laster independientik ixango dizenan hiriburu, nungu de irudixe?

Erantzune: Edinburgo


13- Ikusi eta ikasi, nun daz bafor hau etxen?
Erantzune : Albaola Pasai

14- Amaitzeko, geure jentin ondure bueltaik ein baik ezin etxeratu. Nungo kartzeli de hori?

Erantzune: Clairvaux

Kirola eta irteerak etxeko Udalan gomendixuk

Gobernu españolak dekretu barri bat ata dau kalin kirola etxeko edo paseuk emoteko aukeri arautzen. Udalan esanetan dekretu hau betebeharra da baine herrixan errealidadi kontun eukitxe gomendixuk zabaldu dotxuz ahalik eta modu egokixenin gauzatu ahal ixateko.

Herriko zonaldin arabera eta mugak kontun eukitxe, kirola etxeko ordukin, umikin kalea urteteko ordukin eta nausixenak kalin ibiltxeko orduk banatute udalak eindaben mapak lagaten dotsuau hamen:

Modu errezaua baten ordutegixak ulertzeko sare sozialetan holako argibidik dabiz:

Zunbeltz Bedialauneta, Alkatik nabarmendu dabenez, onarte oso ondo eta zentzuz jokatu dou egoera honen aurrin, eta eskerrak emon dotsa herritxarrai onarte udalan gomendixuk jarraitzearren. Hamendik aurrea be bardin jarraizteko deixe ein dotsa herritxar guztiai.

Informaziñoi guzti Udalan web orrialdin da eguneratute:

Dekretu berria herriko errealitatera moldatzeko gomendio berriak eman ditu Ondarroako Udalak

[IRUDIXAK📸] MAXATZAN LEHENA ONDARRUN! Gora langilion burruki!

Gaur, azkanengoko urtitan bixi ixan douen langilion egunik berezixena edo arraruena da ixaten. Bixi douen egoera honen erruz, ez dou euki aukeraik urtero modun langilion aldarrixak kalea atateko, aldarrikapen politikurako espazixu mugatute dalako.

Halan da be, modu barrixak topata bada be, erandaketa sozialan eta langile klasin aldeko aldarrixak presente egon diz.

Krisi hau herritxarrok gaz ordaintzen kapitalismun interesetan, normaltasunea buelta eingouela diñue batzuk, baine argi da ez douela nahi lehengo normalidade kapitalista basatire buelta ein. Euskal Herri sozialistin bidin, beharrezku dou langilion mesederako aldaketa soziala, langile klasi lehenengoko planun ipiniko dabena! Hori eguneroko burrukiaz lortu bir dou!

Hamen Maxatzan lehenak laga doskun irudixak:

Gaurko egunan harire ata dizen kartel ezberdinak:

https://twitter.com/lab_feminista/status/1256214637923753987?s=21

AITZOL ETXABURU ARTETXEn egune da gaur, ZOIXONAK!

Gaur Aitzolek 41 urte beteten dotxu eta TURRUNE etxen douenok Zoixonak emon eta belarritxik ten nahitzau ein, bañe… birus kristu dala ta hurrengoako lagakou.

Argazkixan ikusten dan latxeik itxura txarrik ez dauke (nahiz eta zentimetro bat bera be ez dan hazi). Baten batek oparirik nahi batza ein geuk aholkatuko dou, babero eder baten faltan eida ta. Adur daxola jarten eide diñozku beran zaintzallik, AIURI ikusten daben bakotxin. Ta serixo jarritxe, etxin gazen egun honek aprobetxauaz eskutitzak idazti berai ixango litxake okurriuten gaskun gauzaik politxena.

Ondarruko Ernaiko kidik bideo berezi hau ein dotse zoixonak emoteko eta maitxasune Ondarrutik Mont-de-Marsanea bixaltzeko!

Hamen beran residentzixin helbidi:

AITZOL ETXABURU ARTETXE 8959 Centre Penitentiaire Mont de Marsan Chemin de Pemegnan BP 90629 40006 Mont de Marsan Cedex

Maxatzan 1a. Krisise? Kapitalak ordainddu datxile!

Egoera larrixin dator aurten maxatzan 1a. Herritxarrok, erantzukizun handiz, etxin geatu ga larrialdi egoera honei aurre eitteko. Baine agintarixakandik ez dou jarrera bardiñe ikusi. Bihargiñok, autonomuk, enpresa txikixak… gastu fijuai; alkilerrak, argixe, kuotak…aurre ezin eiñdde! Gobernuk onartu dotsuezen neurrixak ez di nahiku. Arpeire barre eta burle eitti deitzen gako horrei Ondarrun. Betikuk (argi/gas hornidura enpresak, online saltzaile handixak, bankuk…) , betiko modun, krisise tarteko be irabazixak jasoten dabizen bitxartin; bihargiñok kakatzan.

Bistan geatu di; eredu ekonomiko autonomikun tranpi eta mugak be. Kanpoko kapitalan eta logikan menpe, euskal instituzioñoik ez dauke bir besteko botere edo eskumenik. Gure eskumenak oso ahulak diz. Burujabe ixan bir dou. Euskal Errepubli bir dou, danontzako etorkizun hobe eta justu bat nahi badou.

Hamen, maxatzan 1ai beide, LABek Ondarrurako prepara daben egitarau, eta egunin zir eukiko douzen ekimenak be.

Hartu zeoze gorrixe eta ata bideu edo argazkixe eta bixaldu geuri! 12:00etan danok Txupinazuaz batea zarati atatea!

Ondarruko Ernaik kartel hau ata dau M1an harire:

[Jabekuntza Eskola Online] EROTIKA tallerra

Dinamizatzalli: Clara Wolfram Perez sexualitatin, autoezagutzan eta berdintasunin aditu
Boteretsuk sentitzen ahal gara gure gorputza eta desirarekin “konexioan” gazenin, munduk eskaintzen dizkigun aukerak bizitzeko prest. Halan da be, tarteka “konexio” hori galdu dezakegu, eta iruditzen ahal zaigu gure alde erakargarrixe, gozagarrixe, nonbaiten bidin galdu egin dala. Bañe ez da desagertu, berpizteko ate bat behar dau, besterik ez. “Konexio” hori berpizteko dinamikak egingo dou, geure buruaz eta bestikin konektateko, eta trabatzen gaituzten oztopuk gainditzeko.

Egutegixe: Maiatzak 9, 16, 30 | 11:00etatik 13:00eta
Matrikula: 5€
Ixena emoteko: emailez (etxelila@ondarroa.eus) edo telefonoz (664 54 73 67)