Hausnarketako… Fibrosi kistiku COVID-19 garaixin

Elene Etxaniz Uribe ondarrutarrak Berrian argitaratu daben iritzi artikulu nahi dou ekarri gaur. Aurrekun esan gendun modun, larrialdi egoera honek gauza askon ingurun hausnartzeko balixo ixango dabelakun…

Fibrosi kistikoa COVID-19 garaian

2020ko apirilak 28

Egoera hau badakit inorentzat ez dela erraza. Oso zaila da haurrak eta ez hain haurrak hilabete eta erdiz, ia bi hilabetez, etxean sartuta egotea. Guretzat ere ez da erraza; fibrosi kistikoa dugun haur eta helduentzat. Gainera, gaixotasun honekin, zoritxarrez, arrisku handiagoa daukagu, gure birikiak ahulago baitaude fibrosi kistikoaren ondorioz. Baina, guk esan dezakegu ez dela guretzat zerbait berria egoera hau. Egoeraren zergatia bai, noski, zeren inor orain arte ez baita egon etxean sartuta COVID-19arengatik. Guretzat berrogeialdian etxean sartuta egotea, toki jendetsu batera joaten garenean maskararekin joatea, gaixotasun berdina daukagun haur eta nagusiekin bi metrora egotea, eskuak hainbat aldiz garbitzea… gure egunerokotasuna da, bizitzaren zati handi bat. Guk eta gure familiek bizi duguna. Horrela bizi gara.

Baina nik, 14 urterekin fibrosi kistikoa duen nerabe baten ikuspuntutik, uste dut ahalik eta hoberen eramatea dela erantzukizuna. Denok lasaiago hartu eta dakitenek esaten digutena egiten badugu, laster aterako gara krisi honetatik. Hala ere, guk, zoritxarrez, zaintza honekin berdin jarraitu beharko dugu bizitza guztian, eta ez pandemia batengatik, fibrosi kistikoarengatik baizik.

Berria egunkaria

Besarkada bat Elene Turrunetik!

Zainddu gatxin geu, zainddu daigun alkar!

[BIDEU🎥] Jokun biruse etxe barrun be presente!

Hauxe mezu bixaldu doskue apustuetxin eta joko makinan kontrako plataformatik:

Aupa herritxarrok!
Natxe egoera berezi honetan apustuetxik eta joko makinak dakarren tokixak itxitxe dazen, jokun birusak
🦠 ixelako kontrolik baik zabaltzen jarraitzendau.
Bideun umore ikutu batzukin fikziñoizko egoerak azaleratzen douzen arren, garrantzitsu bentxantzen gazku herrixai
🦠 honek ekarri ahal daben ondorixo latzak azaleratzi.


Beste baik, gozatu bideuaz.

Apusteuetxi eta joko makinan kontrako plataformi ✊

TURRUNEko erronkiaz aurrea! Herriko paetak berbetan

Domeki be alla da ta TURRUNE beran erronkakin jarraitzen dau. Batzuk zikinkeixi deitzetze beste batzuk adierazpen askatasune. Salatzeko, aldarrikatzeko, gogoratzeko, arte mota klase bat…. herrixan agertu ixan dizenin mezo bat zabaldu nahi ixan da. Franco diktadurapin hasi zin agertzen (guk dakiauenez behintzat) ta gaur egunearte jarraitxu ixan dabe. Guk pintadan irudixak gorde eindou herriko memoixi ixan eta dalako. On zeuen txandi de. Nun edo noiz eindako marrazkixak ete diz?

1- Nungo paeta ete da behean ikusten dozuena? Argazki hau 1986 xan ata zan

Erantzune: Pikolun Kuartelan aurrin euan horman

2- Nun margotutako pintadi de hau?

Erantzune: Zaldubideko horman

3- Hau plaiko muzturrin atataku de. Ze kolore bixixin margoztu zan hau?

Erantzune: Arrosa kolorez

4- Ze tokixan margotu zan hau?

Erantzune: Atxa pirereko paeta

5. Ze urtin margotu zan paet hau?

Erantzune: 2014 an

6- Ta hau nun atataku de?

Erantzune: Kalandixan

7- ze urtin ein ete zan Ortizeneko paetik margoketa hau?

Erantzune: 2014 an

8- Plaitxik atatako argazkixe da hau, noiz atataku?

Erantzune: 2016 xan

9- Paet handixe, pintxura asko. Nun da hau?

Erantzune: Harbideko pasealekun

10- Ze urtin eizan pintada hau Antsosoloko paetin?

Erantzune: 2016 xan

11- Plaxan gebizela atataku de beste hau, noiz?

Erantzune: 2014 an

12- Torturi salatzeko toki egokixau hau baño hobeik ez da herrixan, nun eizan ba?

Erantzune: Pikolun kuartelan atin

13- Argazki bi erakutzikotzuau on, noiz eta nun atatakuk diz?

Erantzune: 1987 xan Portuko horman

14- Toki askotan ordaindu etxen dabe kalik apaintzi, guk zeatxik ez? Txarli handixan lanak apaindu dabe herriko paetak, gure eskerrak berai

Ta amaitzeko argazki sorta bat erakutsiko dotzuau injustizixak salatzeko gabaz ta aringaingan eindako margoketak.

DIGITAL CAMERA
DIGITAL CAMERA
DIGITAL CAMERA
DIGITAL CAMERA
DIGITAL CAMERA
DIGITAL CAMERA

Alkar zaindduaz AURREA!

Ondarruko Ehbildu larrialdi egoera honetan biharrin dabil. Pertsoni erdigunin hartute, herrixan sortzen dizen beharrixan desbardiñai aurre eitteko, danon artin ahalik hobetuen aurrea eitteko, bihar eta ekimen desbardinetan beran kidegu inplikauaz…

Baine momento gogorrenetan be, koloriai, alaitxasunai… tarti ein bir gakola jakindde, euran mezu zabaltzeko bideo, Lipdub edo… antzeko zeoze eiñ dabe herritxarrontzat. MEZU argixaz:

Zainddu daigun alkar! Zainddu alboku, zainddu norberan buru! Aurrea Ondarru, eutsi!

Turrunetik… eskerrik asko EHBILDU!

Lagun bat ezkina bakotxin…

PORTUGALgo Krabelinan iraultzin urteurrena dala eta, herritxar batek idatzi hau bixaldu dosku egun bixi douen egorin inguruko hausnarketako gonbidapena luzatuz:

Liluratua geratu omen zen Jose Afonsok emandako kontzertuaren ondotik herri hartan aurkitutako herri antolaketa eta komunitate senaz. Kontzientzia politikoaz eta iraultzaileaz. Lilura horretatik sortuko du, hamar urte geroago 1974ko apirilaren 25ean Salazar diktadorearen kontra abiatuko zen Krabelinen Iraultzari hasiera emateko abisu sekretu gisa erabilitako Grândola, Vila Morena kantua eta aldi berean iraultzaren ikurretako bat izango zena.

“Grândola herrixka beltzarana, lagun bat izkina bakoitzean, berdintasuna aurpegietan, herria da gehien agintzen duena”.

2020ko apirilak 25ean, Covid19 gaitzak etxeratuak gaituenean, globalizazioaren adibiderik argiena bizitzen ari gara, mundu guztia, une berean. Gauza harrigarriak ikusi ditugu, Italia iparraldea kasu, Europa eta munduko zonalde industrializatu eta garatuenetakoa, txikiagoa, pobreagoa eta baliabiderik ezean elkartasuna jardunez ulertzen duen Cuba bezalako herrialdea eskertzen medikuak bidaltzeagatik. Maila txikiagoan, herriz herri, erakundeei aurrea hartuta askotan, antolatu diren herritar andana; gure herrian ere, auzokoei erosketekin, erizain eta medikuentzat maskarillak egiten, balkoi eta sare sozialetan askotariko keinuekin, kultur sortzaileen sormenaz, Radixu Irratiako uhinez… guzti hau eramangarriago izan dadin laguntzen.

Halakoetan indartu ohi da komunitate sentimendua, herri sena, agertu lagun bat izkina bakoitzean, zalantza barik bizi dugun krisi hau gainditzeko tresnarik eraginkorrena ere badena. Halaber, krisi larriek parada eskaintzen omen dute ordura artekoa auzitan jarri eta agertoki berriei, paradigma berriei bide emateko. Guztiona, auzolana, publikoa. Elkar zaindu eta sektore zaurgarrienak zaurgarri izateari utz diezaioten ekarpen kolektiboa. Zaldibarren ikusi dugu zerbait pribatua denean, etekin ekonomikoa lehenetsi eta beste guztia, baita langileen bizitza ere zikoizkeriak estaltzen duela. Politika egiteko eta gobernatzeko ereduak haize berriez astintzeko garaiak dira, hautu demokratizatzailea, herritarrak, komunean duguna, komunitatea indartzekoa… finean Grândolan bezala herria izan dadin gehien agintzen duena.