Gaur eguena (apirilak 23), eta datozen baixaku, zapatu eta domekan 20:00 etan radixu biztu, abestixak kanta eta 22:00ak arte eukiko dou uhinen txertoa irratsaxu Radixu Irratian.
Barrixe irakurriko zenduen komunikabiditan, hasi de Audientzixa Nazionala herriko taberna eta elkartin kontu korrontin enbargu ejekutaten. 2002txik enbargata dazen kontu horretako diruk ostuteko pausu emoten hasi di beraz.
Betidanik era eta kolore diferentitako erasuk jasan douz.
Betitxik herritxarrai zabalik egon dan lokala ixan da TXOKU. Ezker abertzalin topagune, herriko taldiai zabalik egon dan gune aski. Batzarrak eitteko, txokolatadak eitteko, bazkaxak, pankartak eitteko…
“Aurrera beti aurrera!” lagunok. Onarte ez gaittue geldittu eta on be ez dabe gure bihar, borroka politiku gelditxuko. Datorrenai, aurre eingo dotsau, irriparri ahuan, haginak erakusteko beste era bat da-eta!
Atzo portuk eukan itxuri ta gaur eukiko dabena ez dauke zer ikusirik. Galiza aldetik hurreatu dizen txalopa mordu bixitxi emongotza gure herrixai. Astelehen goxin urtengo dabe gure arrantzalik antxoa bille itsosa geldi aldi baten ostin. COVID 19 gaxuk plan guztik aldatutxu maiñelantzako, iaz sasoi hontan antxoa asko porturatute euan. Dana da zalantzi aurten, biharra etxeko eri, salmenti zelan eingo dan, arrañe prestateko tokixak nun jarrikotxuen, ez gaxotzeko ibiliko daben segurtasun neurrixak zelakuk ixango dizen, fabriketan zelan eingo daben biharra….. dana da zalantzi, esan latxeik. Aurten ez douela irudi honek ikusiko argi dakau:
Eusko jaurlaritzako arrantza sailak diño dana kontrolpin eida, bañe Gasteiz aldin epeletan dazen “buruzagixak” zer esango dabe ba?
L.A.B. (arrantza arlotik) sindikatuk mezu hau bixalduzku:
Eusko Jaurlaritzak arrantzarako COVID-19 aren protokoloaren gabeziak, antxoaren kanpainiaren aurrean.
Hilabetez geldirik egon eta gero, itsasoratzear dago euskal zerkoko flota antxoaren kanpainiari hasiera emateko. Arrantzako azpi sektore honen flota 53 itsasontzi eta 700 arrantzale inguruk osatzen dute, eta antxoaren kanpainiarako Cantabria, Asturias eta Galiziako hainbat gehitzen zaiela. LAB sindikatutik gogoratu nahi dugu ,arrantzale hauek lanaren berezko zailtasunei aurre egin behar diotela, eta kasu askotan egoera prekarioan egiten dutela lan. Guzti hau kontutan hartuta, arrantzaleek, EuskoJauralitzak COVID-19aren arrantzarako egindako segurtasun protokoloaren baldintza asko, ezin izango dituztela bete salatu nahi dugu. Gainera, protokolo honek ez dio erantzuten sektore honek historikoki izan duen eta COVID-19arekin asko larritu den arazoari, hau da, arrainaren salmenta prezio baxuari. Kontuan izanda arrantzaleek “ a la parte” kobratzen dutela eta lehen sektore honen errentagarritasuna kolokan jartzen duela.Egoera honen aurrean, LAB sindikatutik berriro salatu nahi dugu, Eusko Jaurlaritzak sektore honekiko erakutsi duen sentsibilitate eza eta gure ustez, arrantzaleen segurtasuna eta lan baldintzak hobetuko lituzketen neurriak proposatzen ditugu:Itsasontziak irten aurretik desinfektatuak izan daitezela, eta arrantzaleek behar dituzten EPIak izan ditzatela.Itsasoratzea era eskalonatuan egin dadila.Itsasoratuko diren arrantzaleei COVID-19aren Testak egitea, tripulazioaren artean egon litezken kutsatze arazoak saihesteko.Arrantzaleak, segurtasun neurriak errespetatzearen garrantziaz kontzientziatu.Arrantzaleak, portuko lanak bukatzean, itsasontzian geratu behar direla kontzientzatu.Arrantzaleen lan egunak mugatu. Lan egun hauek, astelehenetik (10:00etatik) ostegunera (12:00etara) izatea proposatzen dugu.Harrapaketen salmenta ez dadila enkantean egin, orain arte egin den bezala. Honek, ordu berean karga-deskargak egitea eta portuko langile, arrantzale, erosle,… aglomerazioak eragiten dituelako, honek dakarren arriskuarekin.Harrapaketen salmenta itsasontziak lehorreratu aurretik egitea ahalbideratu. Prezio justu batean, espeziearen tamaina, harrapaketak suposatzen duten kostuak (BOE), eta azken 2 urteetan izandako prezioaren bataz bestekoa kontutan izanda.Arrainaren banaketa itsasontzitik erosleari, eta arrain freskoaren salmenta puntuetara eta kontserba fabriketara eramango dituen garraioari, zuzenean egin ahal izatea.Azpi sektorearekin erlazionaturik dauden saregile, neskatila, kofradiako langileek,… behar dituzten EPIak izatea, beraien lana egiten duten bitartean segurtasun eta osasuna bermatuta izateko.Kofradiek, azpi sektorearen zerbitzura dauden instituzio bezala, lan guztien erregulazioaren arduradunak izatea: Harrapaketen kudeaketa, kontrola,salmenta eta banaketa. LAB sindikatutik, ziur gaude inplikatuk dauden administrazioek arazo honi behar bezala aurre egiteko nahia izango balute, aurretik aipaturiko neurri guztiak aplikagarriak izango liratekela. Horregaitik, hemen aipaturiko neurriak lehen bait lehen aplikatu beharko liratekela uste dugu.COVID-19ak sortutakoegoera honek jarraitzen duen bitarteanneurriakmantendu, eta egoeraren aldaketak edo espeziearen kudeaketak horrela eskatuko balute, beharrezkoak diren moldaketak egin beharko liratekeela uste dugu.
Gaurko egun batez on dala 47 urte hil ben TXIKIA Algortan. Lotura handixe euki ban Ondarruaz, andri, umik, lagunak. Gaurko gure txaluk zeutzako be badiz. Guk eztou ahazten!
Domeketa pasa dou TURRUNEko erronkak. Beste behin, Ondarruko Ezker Abertzaleko argazki bildumatik ata douz behian erakutsiko dotzuauen argazkixak. Sasoi desberdiñetan atatakuk diz, ia ezautzen dozuen bertan agertzen dizenak.
1977 xan Donostiko frontoi baten atataku de behian ikusiko dozuen argazkixe. Goxan ezkerreta mutil bakarra agertzen da. Nahiz eta argazkixe illun samarra dan ezautu ixan douenok (on dala gitxi junde gure artetik) di da baten ezautukou.
Erantzune: Jose Mari Argoitia
2. Beste argazki hau 1970 in atataku de. Zeintzuk ezautzezue hamengo argazkixan?
Erantzune: Irune, Itziar,…Imanol Oruemazaga
3. 1.979 xan atatako argazkixe da hau. Iparraldea jun zin herrittarrak dantzan etxea. Zeintzuk daz kaxi eusten?
Otsailak 25 in esaskun agur LIBORIOk, herriko bertsolaxak. Askotan entzun ixan douz beran bertsuk herriko ekitaldi desberdiñetan, beti prest eualako esku bat botateko ta nun hobeto beran idazlan, argazki, liburo ta oroitzapenak gordeteko herriko artxibun baño. Etxekukin harremanetan egon da gero gure eskutan lagati berehala onartu ben, aurretik erakutsi ein gentzan gure lanan nundik norakuk. On geuri tokaten gasku klasifika ta ganoraz gordeti gure ondorenguntzako. Herri Memorixi etxen gaz!
Baixaku de barriro, gaur gainea, Preso Politikun Nazioarteko egune be bai.
Koronabiruse dala-eta, egunerokotasunin bizi dozuen salbuespeneko legedixe ondio be gogorra da. Ongo asteburun be ezingo dozue jaso gure bixitxaik, enkarteladaik be ezingo dou ein… baine gure maitxasunak iñoiz ez dau ezautu; ez oztopo, ez barroteik, ez mugaik alkarreaz aurrea eitteko, eta larrialdi egoera honek be ezingo dau gure maitxasun eta alkartasunaz.
Zeuentzat laurontzat… KONFINATAKO HERRITXIK, ETXIN FALTA ZAZENOKANA!
Eta geure konpromizu, askatasuneako bidi alkarreaz eitteku.
Pasan baixakun hasi ginan maitxasun eta alkartasun argazkixak jasoten, eta hamen emaitze. Asko ixan zarie, baine beste askok ezin ixan dabela aittatu nahi dou, gure nausi askok adibidez, whatsapak eta teknologixa barrixan saritatik kanpo dazelako.
Eskerrak emon be bai, Jon Maiai, espreski geutzako kantin aurrin ipiñi douen bertsu eittearren. Plazagainin horrenbeste urte alkarreaz… Entxufik zeozetako balixo biban! Eskerrik asko Jon!
Kanti, SIROKA taldine da, Bihotzetatik zintzilik kanti.
Aitzol, Anartz, Asier eta Ibon, maitxe zaittuau, eta geuaz, ETXIN nahi eta bihir zaittuau.