TXIRRIMORRASKIk 31 urte handi, ZOIXONAK!

Hauxe bixalduzku Aisialdi taldetik:

Gure Txirrimorraskik 31 urte handi monitorik (e) ta umik batea beti jolasak eta irteerak broma handi pila bat ZOIXONAK TXIRRIMORRASKI!!!

ZOIXONAAAAAK 1989 tik gaur egune arte TXIRRIMORRASKIn parte ixan zazen DANOI!!! Eta zeatxik ez, ixango zazenai be bai!!!

Eskerrik asko antolatu douen ekintzan parte hartu zuen danoi!! IRUDIMENEZ, MATXASUNEZ eta ANIMOZ betetako 69 bideo original eta dibertigarri jaso douz. Eskerrik asko BERRITXU, AIZARNAZABAL, BARTZELONA, SEVILLA, GRANADA eta AUSTRALItxik be bideu bixalduzuenoi, MUSO ERRALDOI BANA! Desiaten ga ekintzak eta irteerak antolatzen hasi eta Zeuekin eoteko, Zeuen falti akau!!! Bitxartin neurrixak hartu eta Zainddu!!

RRASKI, RRASKI, RRASKI, TXIRRIMORRASKI!

⚠️Erailketa matxisti Angelun. Gaur (M-8) 19:00etan burrunbari!

Atzo (maxatzak 5), Angelun (Lapurdi) emakume bat erail ban indarkeixa matxistik!

Hau salatzeko, gaur (maxatzak 6) Udaleko berdintxasun kontseiluk ikur lilak eta mezuk balkoitxan eseitxeko deixe ein dau. Iluntzeko 19:00etan Euskal Herriko Emakumin Mundu Martxik burrunbadi deitxu dau herri guztitxan.

Hauxe da benetako pandemixi! 2020 urti hasi zanetik 4 emakume ixan diz lakra honek hil dotxuenak. Okotzeko zuluk arte gaz! NAHIKURE!

Hiru hillabete Alberto eta Joaquin desgertuzile! Gaur 20:30etan BURRUNBARI!

Hiru hile beteten diz gaur Alberto eta Joaquin Zaldibarko zabortegixan azpixan lurperatu zine. Gerta zanak ondio argitxu baik jarraitzen dau eta langile bixak ondio ez dotxuez topa.

Ezbehar hau gerta zanin, hasiera hasieratik nabarmendu zin batzuk ein ben gestiñoi eskasatxik. Informaziñoi falti, guzurrak, lehentsun ezegokixak…

Gaur, maxatzak 6, Joaquin eta Alberto desagertu zinetik 3 hile pasa dizenin, iluntzeko 20:30 etan zarati atako dou balkoi edo bentanetatik! ZALDIBAR ARGITXU!

TXOKU HERRIXANA! Txokun atatako argazkirik badakazu?

Pasan astin jakin gendun Euskal Herriko herriko taberna eta elkartin kontra martxan euken erasu gauzatzen hasizile herri batzutako bankuko kontuk enbargata. Ondarrun momentuz ez dabe ein ixelako mugimendu arraroik.

Euskal Herri guztin zabaldu diz ekimen ezberdinak herriko tabernak eta elkartik Ezker Abertzalin dauken garrantzixe erakusteko. Ekimenan artin, bakotxan bixipenak kontati, papertxutan herriko tabernako atin mezuk idazti… egon diz.

Ondarruko txokun ingurun argazkixak jasoti pentsa da elkartasun keinu modun. Konfinamentu dala ta ez dala seguru danok argazki zaharrak ordena eta beatzen ibili gazena… eta batek baino gehixauak eukiko dau TXOKUn atatako argazkiren bat… Txokolatadan, bazkatxan, ospakizunen baten, hauteskunditan, pankartak etxen… Argazki horrek nahi douz jaso eta modu bi proposatzen dou argazki horrek jasoteko:

Sare sozialan bidez #TxokuHerrixana traola erabiliz edo Otzara@hotmail.com helbidea bixaldute.