TXOKU HERRIXANA! Txokun atatako argazkirik badakazu?

Pasan astin jakin gendun Euskal Herriko herriko taberna eta elkartin kontra martxan euken erasu gauzatzen hasizile herri batzutako bankuko kontuk enbargata. Ondarrun momentuz ez dabe ein ixelako mugimendu arraroik.

Euskal Herri guztin zabaldu diz ekimen ezberdinak herriko tabernak eta elkartik Ezker Abertzalin dauken garrantzixe erakusteko. Ekimenan artin, bakotxan bixipenak kontati, papertxutan herriko tabernako atin mezuk idazti… egon diz.

Ondarruko txokun ingurun argazkixak jasoti pentsa da elkartasun keinu modun. Konfinamentu dala ta ez dala seguru danok argazki zaharrak ordena eta beatzen ibili gazena… eta batek baino gehixauak eukiko dau TXOKUn atatako argazkiren bat… Txokolatadan, bazkatxan, ospakizunen baten, hauteskunditan, pankartak etxen… Argazki horrek nahi douz jaso eta modu bi proposatzen dou argazki horrek jasoteko:

Sare sozialan bidez #TxokuHerrixana traola erabiliz edo Otzara@hotmail.com helbidea bixaldute.