Dinamizatzalli: Clara Wolfram Perez sexualitatin, autoezagutzan eta berdintasunin aditu
Boteretsuk sentitzen ahal gara gure gorputza eta desirarekin “konexioan” gazenin, munduk eskaintzen dizkigun aukerak bizitzeko prest. Halan da be, tarteka “konexio” hori galdu dezakegu, eta iruditzen ahal zaigu gure alde erakargarrixe, gozagarrixe, nonbaiten bidin galdu egin dala. Bañe ez da desagertu, berpizteko ate bat behar dau, besterik ez. “Konexio” hori berpizteko dinamikak egingo dou, geure buruaz eta bestikin konektateko, eta trabatzen gaituzten oztopuk gainditzeko.
Egutegixe: Maiatzak 9, 16, 30 | 11:00etatik 13:00eta
Matrikula: 5€
Ixena emoteko: emailez (etxelila@ondarroa.eus) edo telefonoz (664 54 73 67)