Maxatzan 1a. Krisise? Kapitalak ordainddu datxile!

Egoera larrixin dator aurten maxatzan 1a. Herritxarrok, erantzukizun handiz, etxin geatu ga larrialdi egoera honei aurre eitteko. Baine agintarixakandik ez dou jarrera bardiñe ikusi. Bihargiñok, autonomuk, enpresa txikixak… gastu fijuai; alkilerrak, argixe, kuotak…aurre ezin eiñdde! Gobernuk onartu dotsuezen neurrixak ez di nahiku. Arpeire barre eta burle eitti deitzen gako horrei Ondarrun. Betikuk (argi/gas hornidura enpresak, online saltzaile handixak, bankuk…) , betiko modun, krisise tarteko be irabazixak jasoten dabizen bitxartin; bihargiñok kakatzan.

Bistan geatu di; eredu ekonomiko autonomikun tranpi eta mugak be. Kanpoko kapitalan eta logikan menpe, euskal instituzioñoik ez dauke bir besteko botere edo eskumenik. Gure eskumenak oso ahulak diz. Burujabe ixan bir dou. Euskal Errepubli bir dou, danontzako etorkizun hobe eta justu bat nahi badou.

Hamen, maxatzan 1ai beide, LABek Ondarrurako prepara daben egitarau, eta egunin zir eukiko douzen ekimenak be.

Hartu zeoze gorrixe eta ata bideu edo argazkixe eta bixaldu geuri! 12:00etan danok Txupinazuaz batea zarati atatea!

Ondarruko Ernaik kartel hau ata dau M1an harire: