Kirola eta irteerak etxeko Udalan gomendixuk

Gobernu españolak dekretu barri bat ata dau kalin kirola etxeko edo paseuk emoteko aukeri arautzen. Udalan esanetan dekretu hau betebeharra da baine herrixan errealidadi kontun eukitxe gomendixuk zabaldu dotxuz ahalik eta modu egokixenin gauzatu ahal ixateko.

Herriko zonaldin arabera eta mugak kontun eukitxe, kirola etxeko ordukin, umikin kalea urteteko ordukin eta nausixenak kalin ibiltxeko orduk banatute udalak eindaben mapak lagaten dotsuau hamen:

Modu errezaua baten ordutegixak ulertzeko sare sozialetan holako argibidik dabiz:

Zunbeltz Bedialauneta, Alkatik nabarmendu dabenez, onarte oso ondo eta zentzuz jokatu dou egoera honen aurrin, eta eskerrak emon dotsa herritxarrai onarte udalan gomendixuk jarraitzearren. Hamendik aurrea be bardin jarraizteko deixe ein dotsa herritxar guztiai.

Informaziñoi guzti Udalan web orrialdin da eguneratute:

Dekretu berria herriko errealitatera moldatzeko gomendio berriak eman ditu Ondarroako Udalak