[EDITORIALA] “Oso latza izan da.”Torturi argitxa!

40 urte gaur,  Joxe Arregi Izagirre Zizurkildarra Españiko polezixa nazionalak tortura eta hil bala. Franco diktadori hil eta urte gutxire ixan zan hau. Ez zan torturin ondorixoz hildako lelengoku eta azkana bez.  Esteban Muruetagoiena Scola Ondarrutarra be hor dakau. 1982Ko martxun 15in atxilotu, 10 egunez torturatu eta 3 egunea hil zan jasandako torturakatxik.

14 lagun diz, torturin bidez Euskal Herrixan hil dotsuezen lagunak, ixelako aitortza instituzionalik baik dazenak.

Euskal Herrixan milaka ixan di torturi jasan daben lagunak, horren artin 58 ondarrutarrek. Ez dabe ixelako zintzotasun ariketaik ein torturin ardura politiku euki dabenak, ez dabe eindako kalti aitortzeko ixelako pausoik emon….

Ondarrutarron artin ezagunak eizin ANDONI ARRIZABALAGA BASTERRETXEAk jaso zitxuzen torturak adibidez. Ezagune eizan ITZIARREN SEMEA kanti, bertan kontaten dau komisaxan pasa zitxun bixipenak.

Beste adibide bat, JOSE MARI OTXOANTESANA ETXABURU “TRINTXERPE”na ixan zan. Betirako bizipoza galdu eragin zioten gizona idatzi ban beratxik beran lagun handi batek.

“Hace constar que es totalmente falsa la declaracion que presto en la Comisaria de la Salve de Bilbao, ya que en la misma fue objeto de palizas brutales, consistente en pegarle puñetazos entre dos guardias civiles, tapandole los ojos con un pañuelo, para que no les pudieran ver, y a continuacion le daban vueltas para que el declarante perdiera la orientacion, y cuando se encontraba aturdido otro de los que se hallaban presentes golpeaba fuertemente en los costados”

Ta adibidikin amaitzeko GAIZKA URRESTI ITURRIOTZ atxatukou. Hamaike osti emotzen kuartelin, el sako de las ostias deitzetzen.

Torturatun zerrenda luzi euki ixan dou herrixan, bañe torturatzallik be ixen eta abixenak euken. Muñecas, Hidalgo, Cecilio….

Guardia Zibilan, Espainiako Polizixin zein Ertzaintzin kuarteletan eiskuzen astakexak eraindako minak ondio ez di osatu. Irainak, umillaziñoik, ikutuk, mehatxuk, golpik, bortxaketak, droga… eta 14 lagun herixotzarte erun. 

Torturin egixe argitxa atateko bide luzi dakau ondioik. Torturi, Euskal Herrixan, eta bereziki euskal independentismun kontra ibiltxeko arma sistematiko eta sistemiku ixan da eta.

Torturin realidadik ardurak onartu eta argitzi eskatzen dau, bera posible ein eta denboran mantentzin arduradun politiko, instituzional, polizial, mediku, judizial eta mediatikun inplikaziñoi zuzena euki daben neurrixan.

Azkenengoko urtitan, hainbat pauso emon di norabide egokixin. Pako Etxebarrian gidaritzapin eindako ikerketa lana adibide. (Eusko Jaurlaritzak hartu ban erabakixe, Araba, Bizkaia eta Gipuzkuko tortura kasuk EHUren Kriminologixin Euskal Institutun bidez ikertzeko).  Nahiz eta esan bir douen, Ertzantzik torturatako lagunan datuk urten arren, 407 lagun, horren aurrin, ez dabela ixelako aitortza eta pausoik emon. Baten batek dudaik badauke Ertzantzik tortura daben edo ez, etorti dauke Ondarrure, horren barri be azalin bixi ixan dou-te.

“Oso latza izan da” garrasixe 40 urtin entzuten, milaka torturatun eztarri urratutatik… Ta halan dabe, ondio, inpunitate osu eukitxen segi eitten dabe, torturatzailik sarri saritxu eta kondekorauaz gainea. .

Relatun bataili bixi douen honetan, torturin existentzixi ukatzik, sakonin Euskal Herrixak estatukin dauken gatazka politiku ezkutati bilatzen dau. Fikziñoizko kontakizun bat inposatu nahi dosku, onan eta gaiztun arteku, herri oso batei berbi eta erabakixe ukatzen jarraitzeko, herri oso baten sufrikaxu eta mine betikotzeko.

Torturin egixe argitxa atati derrigorrezku dou, milaka torturatuk merezi daben aitortzi, erreparaziñoi eta ez errepetiuteko bermikin batea, herri honek bake eta askatasun agertoki barri batea aurrera eitteko.

Egun seinalatu honen harire, Ondarruko Ernaik infografixa hau ata dau. Bertan egon dizen tortura kasuk burutu dotxuezenak agertzen diz.

Apustu etxik barriro martxan! Honen aurrin, O-13an, 12:00etan kontzentraziñoi

Mezu hau bixaldu doskue apustu etxin eta joko makinan kontrako herriko plataformik:

Kaixo herritxarrok!
Eusko Jaurlaritzik hartutako azkan erabakixan ostin, apustuetxik barriro be martxan daz. Honen harire, Apustuetxin eta Joko Makiñan Kontrako Plataformatik konzentraziñoi bat deitzi erabakirou.
🗓 Otsailak 13
⏰ 12:00xetan
📍Augustin Zubikarai enparantzan

✊ Apustuetxik eta joko makiñan herritxik kanpoa🔥

Otsailak 13 (zapatu) Pentsionistak deitxutako manifestaziñoi: JARRAITUKO DUGU!

Hiru urte darue Euskal Herriko Pentsionistak borrokan, Lana, Pentsiñoik ta osasune ta zainketa publikuk kalitatezkuk eskatzen. Zapatun eingo dan mobilizaziñoitxan JARRAITUKO DUGU lelu erungo dabe. Hego Euskal Herrixan iragarri douen manifestaziñoikin, zuzen- zuzenin eskatzen dotzau Estatuko Gobernuai, lehenbailehen exijitzeko:

•          2010eko eta  2012ko lan-erreformak eta 2011ko  eta  2013ko  pentsio-erreformen murrizketak indargabetzi.

•          Toledoko Itunan  gomendixuk  Kongresun berretsi ondoren iragarritako murrizketa barrixai uko etxi.

Gogoratu, Ondarrun ongoxe zapatun, Otsailan 13 an, 12.30 xetan Zaldupetik urtengo dabela manifestaziñoi.

IMANOL LERTXUNDI KALTZAKORTA “PORRU” 26 urte ta gero ez zatxuau ahazten!

Urtik aurrea duz bañe memoixi hor geatzen da. 26 urte pasa badiz be eztou ahazten zelan jun ziñan gure artetik. 1995 otsailan 9 zan eta Sanjuan txurru aldin Amnistiko ekitaldi baten deixe etxen euazen bi lagun identifikatu nahixan ebizen ertzain kotxe patrulla bateko kidik, hori ikusiaz beste herrittar talde bateaz esku bat botatea jun zin bi gaztiai eta hor hasi zan dana, saka, ten, porrak kanpoa, tentsiñoi, kargi…. horren ondorixoz bixotzekuk emon ta hil zan Imanol.

Beran azkanengokotako berbak honek ixan zin: “Nire seniden bat hor eongo balitxake gustatuko lestake jendik laguntzi. Horretxeatxik na neu be hamentxe laguntzen!”

IMANOL PORRU oso ezaune zan herrixan, abertzali, mendizali, abeslaxe, lagunan lagune…. Franco diktadori bixi zala hasi zan herrixan aldeko mugimendutan. 1968 xan (ordun, berde jantzikuk zin egurre emotebenak) ipinitzen lelengoko isune.

Beste idatzi honetan, FRAN ALDARONDOn askatasune eskatzeko firma bilketan parte hartzen

Mendi zaletasune bixitxako ardatza ixan ban eta umiai hori erakusten ahalegindu zan.

Datozen belaunaldixak gogun eukitxeko zein ixan zan IMANOL, guk, beran Wikipedixako orrixe sortu dou:

https://eu.wikipedia.org/wiki/Imanol_Lertxundi

Ta Ondarruko Ezker Abertzalik bere omenez plaka hau ipini dau Astilleruko parkiñeko paetin.

Imanolen ingurun ata dan eskuorrixe:

PENTSIONISTAK Jo ta KE!

Gaur be han egon diz Ondarruko Pentsionistak. Astelehenero lez Alamedan batu diz pankarta atzin 155 lagun egueldixe lagun eukela. Gaur dei berezixe eindabe ongoxe zapatun eingo dan manifestaziñoirako, honen ingurun barri gexa sartukou astion Turrunin. Jo ta KE PENTSIÑOI DUIÑAK LORTU ARTE!

AITOR eta GALDER ASKE!

Euskal Herriko herri askotan lez, atzo eguerdixan elkarretaratzi ein gendun Alamedan AITOR eta GALDERen askatasune eskatzen. Herrittar mordo bat batu giñan euri zaparraratzan ta argi ta garbi esaten dotzuau: Gutariko bat ikutu etxen badozue, hor eongo gaz salatzen, aurrez aurre eukiko gatxuzue!

Paetak be mutu ezti geatu

NATI URIBE BURGOAk agur esazku

Gaur goxaldin junde gure artetik 85 urteaz NATI. GAIZKA URRESTIn andrin lez ezautuko zenduen askok bañe NATI hori baño gexaua ixan zan, nortasun handiko emakumi. Sasoi gogorrak bixi ixan ban (Franko garaixin) bañe bixitxiai aurre etxeko inddarrak euki zitxun. Ikastolan aldeko ekimenetan, presun aldekutan, ezker abertzalekutan…. beti lanin. Ondarruko herrixan histoixa zati bat junde gure artetik. Faltan botako zatxuau!

NATIn gorpu erraustu eingo dabe, dakauen egoeri kontutan hartute, oraingoz ez da agur berezirik eingo. Egoerik hobea etxen dabenin NATI eta GAIZKAn errautsak lagun artin agurtuko dou.

Aitor eta Galder ASKE! Kontzentraziñoi O-6an, 12etan Alamedan

Astion jakin dou Audientzixa NAZIonalak Aitor eta Galder Ezker Abertzaleko militante arabarrai, bakotxai 4 urteko kartzela zigorra ezarri dotsala!

Honen aurrin Euskal Herriko herrixetan mobilizaziñoik deitxu doxuez.

ONDARRUN:

🖐 #ANkerkeriariSTOP plataformik deitxute:


KONTZENTRAZIÑOI
📆O-6an (zapatu)
🕛12:00etan
📍Alamedan

Ondarruko ERNAIko kidik, herriko txoko ezberdinetan ipini dabe Aitor eta Galderren aldeko mezuk elkartasune adierazteko.