Pentsionistak jo ta ke!

Gaur be fiñin eon diz herriko Pentsionistak Alamedan. Gaur 157 lagun batu diz pankartin atzin eta aterkiñak eskutan hartute. Ekintza sinboliku burutu dabe, Espainiko Gobernutik jaso daben gutune suta bota dabe. Gutun horretan agertzen zan aurten eitzen igoera miserabli ta hori dala ta apre emotze. Euretariko partaide batek bertso eder bat be bota dau. Datorren astin be bertan eongo dizela ta, Jo ta Ke LORTU ARTE!

[JABEKUNTZA ESKOLA] Antzerki Eraldatzailin ikastaru Etxelilan, Nerea Gartziaz

Irakasli:  Nerea Gartzia, aktori eta antzerki foro soziala lantzen aditu. Egutegixe: Otsailak 26 eta 27 / martxoak 5 eta 6 Ordutegixe: 17:30-20:30 (baixakuk) / 10:00-13:00 (zapatuk)  Leku: Etxelila  Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 €

Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketi ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) etxeko aukeri egongo da, eta arratsaldetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Ikastaruai buruz: Antzerki teknika desberdinak baliatuz, gatazka edo gai sozial desberdinen salaketa egin eta leku publiko baten dan jendarti gaxan ingurun hausnartzen ipintxi de Antzerki Eraldatzailin helburu. Holaik, taldin aukeratutako gaxan salaketa feministi burutzi ixango da ikastaro honen helburu.

  

Inddarraz jarraitzen dabe Alamedako PENTSIONISTAK!

Gaur osteabe Alamedan batu diz herriko PENTSIONISTAK 12 xak puntun eta pankarta atzin. Gaur 160 lagun batu diz (tartin alkati ta kontzejalak). Datorren asteleheneako dei berezi bat eindabe, Españiko gobernuk bixaldutako gutunak jaso dabenak etxin, batu eta erre eingotxue bertan. Eztaz geldik egoteko.

Zapatun be mobilizaziñoi eder bat einben, 500 bat lagun batu eta Zaldupetik Alameda bittartin enkarteladan jun giñan bi hillaratan herritxik zir. Jo ta Ke LORTU ARTE!

[JABEKUNTZA ESKOLA] Gure bizi-energia hobetzen: Chi-Kung hastapenean ikastaru Etxelilan

Irakasli:  Idoia Eizmendi Aldasoro, Chi Kung trebatzaili, berdintasuneko teknikarixe eta Noka talde feministako kidi.Egutegixe: Otsailan 23tik martxoan 23re (martitzenak) Ordutegixe: 18:00-20:00 Leku: Etxelila Antolatzaili: Etxelila eta Udaleko Berdintasun Saila Matrikuli: 10 € Ixena emoteko matrikula fitxa bete eta ordainketa ein bihir de. Goxetan, Udal Diru-Bilketa bulegun (Kantoipe 3an) egiteko aukeri eongo da, eta arratsaldetan, Etxelilan (Artibai 3, goiko pisun).

Ikastaruai buruz: Gorputz egitura eta bizi-energia hobetzen lagunduko doskun mugimendu leun eta errazak ikasiko diz. Ariketekin batea, arnasketi eta meditaziñoi landuko diz, estresa gitxitxu, tentsiñoik askatu eta buru lasaitzen lagunduko doskun teknika eta mugimenduk konpartituz.